Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

deportazio (orobat deportazione g.er.) 1 iz deportatzea.

Atxiloketak, epaiketak, konfinamendu eta deportazioak, inoiz eten ez baziren ere, indarberritu egingo dira 1983an.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 171. orr.

Paris erori berri, juduen deportazioak hasi ziren eta zurrumurruak zebiltzan milaka atzerritar atxilotzen zituztela belodromo eta estadioetan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 340. orr.

Deportazioek galaraziko al dituzte etorkinek hesia gainditzeko egiten dituzten ahaleginak?  Berria - Harian   2005-10-08

Epe luzean deportazioa erraztuko duen beldur dira etorkinak.  Berria - Mundua   2004-01-10

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Haien deportazio data eta heriotzako esparruetara eraman zituen konboiaren zenbakia.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 60. orr.

Japoniako justiziak jokalariaren deportazio agindua eman eta errefuxiatu estatusa ukatu dio.  Berria - Kirola   2004-08-25

Faxistek deportazio mehatxu zuzenak egiten zizkieten Euzko Gudarostean borrokan ari zirenen senideei. kartzelatik libre geratu ziren hainbati deportazio zigorra ezarri baitzieten: Badajozera, Cuencara, Cadizera, Caceresa, Almeriara...  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 26. orr.

1962an deportazio eta konfinamendu politikari ekin zioten agintari frantziarrek, lau euskal iheslariren aurka hartutako neurriekin.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 169. orr.

Joanesek deportazio garaiko xehetasun guziak atxiki zituen bere golkoan.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 103. orr.

Berantago baizik ez zen hasi deportazio denboran pairatu zituenetaz mintzatzen, Berantago baizik ez zen hasi deportazio denboran pairatu zituenetaz mintzatzen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 57. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

deportazio garaiko (3); deportazioari buruzko (3); eta deportazio (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus