Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dema (orobat tema) 1 iz abereekin egiten den lehiaketa eta apostua; orobat beste kiroletan egiten dena.

Uztarriek 1.750 kiloko harria erabiliko dute, eta pisu neurtukoa izango da dema.  Berria - Kirola   2004-07-03

Aiarren arteko dema izango da gaur ikusgai, Aiako (Gipuzkoa) probalekuan, 22:00etan.  Berria - Kirola   2004-07-30

Hiru harri-jasotzaileen arteko dema estua ari da gertatzen azkenaldian, baina, gehienbat, 152ko kuboarekin aritu dira.  Berria - Kirola   2004-05-14

Peñagarikano, Nazabal, Larretxea eta Azurmendiren dema, 14 egurrera.  Berria - Kirola   2004-08-15

Azpeitiko zezen-plazan izango dute dema 10 minutuko hiru txandatan, eta 6.000 euro jokatuko ditu alde bakoitzak.  Berria - Kirola   2004-10-29

Trapagaran txapeldunak eta Jaizubiak 6.000 euroko dema izango dute igande honetan Azpeitiko zezen-plazan.  Berria - Kirola   2006-03-30

Dema hitzartu zutenetik buru-belarri aritu dira prestatzen norbera bere lagun taldearekin.  Berria - Kirola   2004-10-27

Ez baita indarkeria ekintzaren mailan sartzen alabaina, baina bai -gure dema, desafio, apustu, erronka, zeingehiagoka guztiak iduri ikusgarriaren ordenan gelditzen.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 158. orr.

2 (gainerako kiroletan)

Damiano Cunego eta Gilberto Simoniren arteko urteko lehen borroka izango da, Giroa irabazteko hautagai biren arteko dema.  Berria - Kirola   2006-04-18

Carlos Garcia-Quesada liderraren eta Kaikuko Rodrigo Garciaren arteko dema ere bizi-bizia izan zen.  Berria - Kirola   2006-02-15

Discovery eta Libertyren arteko dema Gaztela-Leonen.  Berria - Kirola   2006-03-22

Ligako hiru saskiratzaile onenen arteko demak erakarri du arreta handiena.  Berria - Kirola   2006-02-19

3 irud/hed norgehiagoka.

Hamaika mila plaza pasa eginak gaude gaudeneko, denboraren probaleku berrizahartuan, galtzaileen arteko dema alferrikakoan.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 75. orr.

Code Civil eta euskal foruak: dema baten lekukotza.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 27. orr.

Kode Zibilaren oinarri berriak eta Foruen aspaldiko indarra: horra hor dema lazgarria.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 31. orr.

Herritarren Zerrenda legez kanpo utziko balute, hauteskundeetako dema desnaturalizatuko litzateke gure ustez.  Berria - Euskal Herria   2004-05-11

Teoria bateratua aurkitzeko demak gidatu du Gross irakaslearen zientzia ibilbidea.  Berria - Gaiak   2004-10-06

Nobelak bi abantaila zituen: batetik, nire buruari dema jarriko nion eta, bestetik, komunikatzeko modurik errazena horixe zen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 205. orr.

Itzultzaileak berak sarreran dioenez, dema ez zen nolanahikoa.  Berria - Kultura   2004-05-29

Bertsolaria bakarka ari da, edo lagunarekin teman.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 109. orr.

Temako saioetan -gehien-gehienetan beraz- bertsolaria aurkariaren argudioei erantzuten eta bereak asmatzen saiatuko da.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 75. orr.

Temako saio baterako ez dago aldez aurretik zer bertso motarekin jokatu behar litzatekeen aholkuak ematen hasterik.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 116. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Berdin du non, ingelesak gola sartu dutenean interesa galdu du baloi-demak.  Berria - Kirola   2004-06-18

Gozoa da baita zelaietan zehar eraturiko gerra demak ikustea, norbera arriskukide izan gabe.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 99. orr.

5 deman lehian, borrokan.

Jatetxe italiarrean pizza jangaitzarekin deman ari nintzen bitartean, [...].  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 195. orr.

Isildu egin ziren biak, begiak begietan, sukalde erdian aurrez aurre, ezkutuko deman, zein zen irabazle denboraren neurketa esatera balihoa bezala.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 37. orr.

Han egongo da, konturatu ere egin gabe, dabilela hil edo biziko deman.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 178. orr.

Utz, bada, alferrik nekaturik, odolez izerdizta daitezen, anbizioaren bide estuko deman.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 371. orr.

Aljeriako gerlaz geroztik itxuraz elkortua zeukan senarra, aitzur eta gaztainondo puskekin teman abandonatu zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 268. orr.

Diru eskasiak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin teman izatera behartu du.  Berria - Euskal Herria   2004-02-05

6 dema eta tema

Idiaren dema eta tema.  Berria - Harian   2005-06-24

ik beherago 8.

7 dema-harri

Beraz, aurrera eta ezkerrera, tuneletik; kostatu egingo zitzaidala, oinez eta dema-harriari tiraka; esan beharrik ez.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 7. orr.

8 tema eta dema

Alonso Alkatearen tema eta dema · Atera itzazu kontuak, Alkate jauna: zuri esker, gure temak eta demak gainditzeko laguntza psikiatrikoa behar dugula ikusten hasiak gara asko.  Berria - Euskal Herria   2004-04-24

ik gorago 6.

9 idi dema

Ostiralean idi dema jokatu zuten Aian, eta Mikel Rezabal probalariak irabazi zituen alde bakoitzak jarritako 1.200 euroak.  Berria - Kirola   2004-08-01

Aste Nagusiko jaiak direla baliatuta, idi dema ere izango da, Oribe eta Arteagagoitiaren uztarriekin.  Berria - Kirola   2004-08-20

Bart hasi ziren Bakioko (Bizkaia) idi demak, eta guztira bost egunez izango dira ikusgai.  Berria - Kirola   2004-03-19

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arteko dema (16); arteko dema izango (4); dema ere (3); dema izango (5); eta dema (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus