Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Munduko lorerik ederrenak zituzten ikusten, fruiturik deliziusenak zituzten jastatzen, soinu xoragarrienak zituzten entzuten... Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 28. orr.
Zeren Bigarren Begiekin loa kentzen zidan leku ilun bat ikusten bainuen: kobazulo likits bat, Lubisek eta Pantxok erakutsitako delizios haren kontrakoa, dena errainuz betea. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 90. orr.
Alabaina, hastapeneko horditasunetik urrun zegoen, zeinetan, bere burua ametsen eta fantasia deliziosenen poderioan utzirik, maitatu izanaren atseginaz gozatu baitzuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 325. orr.
Ahogozo delizios eta leuna. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 120. orr.
Hain baitzen enegan sortzen zuen sentimendua gozoa eta deliziosa. Jostetan bezala, hatz hori harrapatzera egin nuen eta hark lehengora itzuli zuen, keinu herabe-uste delizios batekin. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 310. orr.