Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kontuan hartu behar dira delitugileen adina, delituaren izaera, gaiztakeria maila, sortutako eskandalua eta seta, eta baita jendeak zigor beldurgarri baten beharrik baduen ala ez. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
delitugile arrunt batzuk terrorista bihurtu eta Gobernu bat suntsitzeko gai den Europako eraso handiena diseinatu eta gauzatu dute. Berria - Mundua 2004-07-29
Ertzaintzak, berriz, beti bezain zorrotz, Txinako mafiari egotzi dio G.L.S. (23 urte) eta F.R.G. (19 urte) delitugile txikiei gertaturikoa. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 106. orr.
Beren zigorra bete duten delitugile ohiek. Berria - Mundua 2004-10-27
Delitugilea 16 eta 18 urte artekoa bada, zigorra urtebete eta zortzi urte artekoa izango da. Berria - Euskal Herria 2006-01-21
Magistratuak zigortu egiten ditu delitugile batzuk; beste batzuk zuzendu egiten ditu. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 176. orr.
Frantzian, tortura erabiltzen da delitugileen aurka, eta Ingalaterran ez. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 256. orr.
Germaniarren artean, beste herri guztietan ez bezala, delitugilea irainduagandik babesteko egiten zen justizia. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 292. orr.
Emakume bat hiru egunez etxean giltzapetuta izatea, bahituta izatea eta jipoitzea, antza, ez da nahiko delitu egilea espetxeratzeko. Berria - Euskal Herria 2006-01-06
Ustez delitugileak izan baina gero errugabeak direla frogatu diren horien datu genetikoak ere gorde egiten dira. Berria - Gaiak 2004-09-10
Hamabi urte AEBetako delitugile zerrendan. Berria - Kirola 2004-07-23
Garzonen arabera, Udalbiltza auzian egindako ikerketek eta aztertutako dokumentazioak «argi uzten dute Udalbiltza Kursaal hainbat indar nazionalista eta alderdi zein erakunde politikok sortutako beste Udalbiltzaren adar delitugilea dela». Berria - Euskal Herria 2004-09-23
Legez kanpoko delinkuentzia antolatu, delitugile eta ETArekin lotura duen elkarte baten aurrean gaudela Berria - Euskal Herria 2004-12-26