Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Oinarrizko datuak usadioko deiak eginez bildurik -Suhiltzaileak, Udaltzaingoa, Gobernuaren Delegazioa-, 450 karaktereko albistea argitaratuko nukeen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 39. orr.
Geuk, jakina, ez genuen basakeria hartaz berririk izan egun batzuk geroago arte, Delegaziotik bi diplomatikoen paraderoaz galdezka hots egin zigutenean. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 15. orr.
Gamesa konpainiaren «zerbitzuak sustatzeko» delegazio berria ireki du konpainiak Galesen. Berria - Ekonomia 2004-10-23
Palestinarren eskubide zibil urratuen berri emango duen delegazio internazional bateko kideak. Berria - Kultura 2004-08-12
Badatoz ondoren fabrikako gorabeherak, Yinek segurutzat zeukan halako diru saria jasoko ez duen berri txarra, Japoniako delegazio bati harrera berak egin beharko diola zuzendariaren agindua... Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 310. orr.
Florentziako foru sozialean izan den delegazioak hango berri eman du. Herria 2002-12-19
Irlandako delegazioari eginikako ongi-etorri berotik landa, 1932 an Dublinera joandakoei egin zaiote omenaldia. Herria 2002-12-05
Sindikatuko delegazio bat Iruñeko Iratxe beilategira joango da gaur goizean. Berria - Euskal Herria 2004-12-08
James Harkness WWFk Txinan duen delegazioko burua da. Berria - Gaiak 2004-06-11
Bob Dietz OMEk Vietnamen duen delegazioko arduradunaren arabera, [...]. Berria - Gaiak 2004-01-22
Europako Kontseiluko Biltzar Parlamentarioko delegazioko zuzendari Doros Christodoulidesek. Berria - Mundua 2004-11-23
Edozein delegazio, ordea, ezerezean geratuko da akzioak utzi dituena batzarrean sartzen bada. Berria - Harian 2005-06-30
Auzapezak emanak zizkion delegazioak bai itzuli dizkiola Jean Grenet-i. Herria 2004-04-29
B ez zegoen ohituta erabakiak hartzen; izan ere, oso erabaki gutxi hartu zituen bere bizitzan, eta kasik bakar bat ere ez zen bere-berea izan; gehienetan beste hirugarren pertsonaren bidez edo delegazioz harturikoak izan ziren. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 41. orr.
Egia erran, zituen delegazioak ez ziren txipiak: Baionako finantzak, ekonomia, Herriko Etxeko langileria (830 langile), zezenketak eta Basusarriko golfeko erakunde berezian Baionaren lekua. Herria 2004-04-29
Haren arrapostua igurikatu ere gabe, osteguneko bilkuran kendu dio zerbitzu publikoko delegazio kargua. Herria 2002-11-07
Iruñeko eta Lakuako Hezkuntza Delegazioetara joango gara. Berria - Euskal Herria 2004-02-13
Aragoiko Gobernu Delegazioaren arabera. Berria - Euskal Herria 2006-03-14
SEA Arabako enpresarien elkartearen aurrean elkarretaratzea egingo dute langileek, bi enpresetako batzordeek deituta, eta, ondoren, manifestazioa izango da Lan Delegaziora bitartean. Berria - Ekonomia 2004-02-03
Laiko delegazione bat izan da zer pasatzen zen jakin nahiz Baionara eta hor artetik entzun ahal izan dute Presidentak ere bost urtetarik kanbiatzen zirela. Herria 2003-05-01
delegazio bat (5); duen delegazioan (3); duen delegazioko (9); duen delegazioko burua (3); europan duen delegazioko (4)