Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

deklamazio 1 iz deklamatzea.

Nagore Orbelzuren interpretazioa, gorputz mugimendua, antzezpena eta deklamazioa uztartzen dituena.  Berria - Kultura   2004-06-26

Gozamen hutsa da beren ahots sendoen deklamazio argia entzutea.  Berria - Kultura   2004-10-19

Baita deklamazio hutsa bilakatzeko arriskurik handiena duena ere: erretorika hutsa bilakatzekoa, alegia, hitzaren adierarik ohikoen eta makurrenean.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 178. orr.

Bazkalondoko prosa, solas-prosa eta ez deklamaziozkoa dugu Cervantesena, eta bestelakorik ez du behar.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 29. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa; ik deklamatibo)

Erromatar Inperioan, "Kristautasunak paganismoaren gain izandako garaipenak... deklamazio-gai berriak eman zizkion hizlariari eta eztabaida-puntu berriak logikariari.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 101. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Poemetan ere berdin, doinuaren metrikak eta oinak, eta hitzen eta esamoldeen banaketa txukun eta dotoreak, eta pertsonaia desberdinen artean banatutako bertso-deklamazioak irakurlea liluratu egiten dute, eta inolako eragozpenik gabe, liburuaren bukaeraraino eramaten dute.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2130. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus