Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zanpa-auhen luzeko zakur, zurrunga xehe eta entzunezineko erle, bakardadea deitoratzen zuen otso-eme. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 327. orr.
Haren falta maiz deitoratu zuen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 250. orr.
Dolu gisatsuz deitoratua zuen, aurreko urtean, bere andrearen heriotza ustekabekoa. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 152. orr.
Ez zirudien Sabethek inola ere deitoratzen zuenik dibortzio hura. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 169. orr.
Bere gaztaroko bizitza bihotz-samin handiz deitoratzen egon zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 882. orr.
Nork ez luke deitoratuko gisa horretan tratatua izana? «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 119. orr.
Ez da lehenengo aldia, dakikezun bezala, jadanik zure esklabo ez izatea deitoratzen dudana. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 45. orr.
Destinu larria deitoratuz eta herioa desiratuz. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 141. orr.
Nazioarteko auzitegiaren epaia jaso aurretik hil izana deitoratu dute agintariek. Berria - Harian 2006-03-12
Jaurlaritzako eledunak deitoratu zuen «kea» saldu diela SEPIk, eta «kea haizeak daramala» Berria - Ekonomia 2004-10-16
Medikua jin zen alabaina, asko deitoratu ninduen, eta atseden har nezala baizik ez zidan manatu. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 280. orr.
Handik ditut aterako berriz sofritzeko indarrak; han dut kausituko ontasun errukarria, eta kontsolaturik naizela usteko dut, zeren deitoratuko bainazu. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 91. orr.
Horregatik arrazoiz deitoratzen zen Jeremias profeta atsekabetan sumindurik aurkitzen zenean, esanez: "Jaunaren onginahia ez dela amaitu, haren errukia ez dela agortu". Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 23. orr.
Ene jaun-andre zenduak eta deitoratuak, nire atsekaberik handienaz... Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 118. orr.
Dakigunez, alua hitza Nicolas Landucchik edo Landuciok jaso zuen lehen aldiz hiztegi batera, 1562 urtean egin zuen hiztegi deitoratu hartan preseski. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 140. orr.
deitoratu behar (7); deitoratu ditu (3); deitoratu du (48); deitoratu dute (17); deitoratu dutenez (3); deitoratu egin (18); deitoratu egin du (3); deitoratu egin zuen (11); deitoratu egiten (3); deitoratu eta (4); deitoratu zituen (7); deitoratu zuen (73); deitoratu zuen atzo (4); deitoratu zuenez (8); deitoratu zuten (15); deitoratu zuten atzo (3); dela deitoratu (9); dela deitoratu zuen (4); direla deitoratu (4); direla deitoratu zuen (3); duela deitoratu (4); dutela deitoratu (3); egitea deitoratu zuen (3); egotea deitoratu (4); ere deitoratu (6); ere deitoratu zuen (3); eta deitoratu (5); eta labek deitoratu (3); ez izana deitoratu (5); gogor deitoratu (5); heriotza deitoratu zuen (3); izana deitoratu (11); izana deitoratu du (4); izana deitoratu zuen (4); jarrera deitoratu (3); labek deitoratu (4); sindikatuek deitoratu (3)