Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

deista 1 izond deismoarena, deismoari dagokiona. ik teista.

Baina Mendebaldeko gizakiaren fede nagusia sineskizun hau izan zen beti: unibertsoa legearen mende zegoela eta ez kaosaren esku; eta fede honen aro moderno beranteko bertsio deista edo ateista hau zen: unibertsoaren legea "naturaren legeen" sistema bat zela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 307. orr.

2 iz deismoaren aldekoa den pertsona.

Teologia transzendentala besterik onartzen ez duenari deista deitzen zaio, Natur Teologia ere onartzen duenari teista.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 225. orr.

Han ez zegoen funtsezko desberdintasunik deisten [...] eta ateisten artean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 306. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus