Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Errepublikako gudarosteek deialdi ez ohikoak egin zituzten boluntarioak errekrutatzeko. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 75. orr.
Baiaren ala ezaren alde dena den, bada orai zernahi bilkura, hitzaldi eta deialdi. Herria 2005-04-07
Nafarroako Estatuen deialdia ere egina zagok. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 292. orr.
Biltzar nagusi baterako deialdia egitea erabaki zuten, afalondorako, jangela-egongelan. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 102. orr.
Manifestaziorako deialdia egin duten alderdi eta eragileak Nazio Eztabaidaguneko ingurukoak direla uste du Jaurlaritzak. Berria - Euskal Herria 2006-03-29
Deialdia euskal gizarte osoari zabaldu nahi diote eta manifestazioan parte hartzeko eskatu dute Elkarlanekoek. Berria - Euskal Herria 2004-09-24
Taldeak deialdi berezia egin die zaleei Lizarrako kiroldegia bete dezaten. Berria - Kirola 2006-03-11
Botoa ematera joateko deialdia egin dute 25ek. Berria - Mundua 2004-06-03
«Bakearen eta presoen askatasunaren aldeko bozka» emateko deialdia egin zuen, hain justu. Berria - Mundua 2004-02-21
Hauteskundeak aurreratu egin behar dira, garbi dago, eta ziurrenik egun gutxi barru zabalduko da deialdia. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 200. orr.
Udalbideren batzarra ez zelako egin deialdi irekiaren bidez. Berria - Euskal Herria 2006-03-05
Batasunak ez zuen deialdi propiorik egin, eta Udalbiltzak Iruñean egindakoarekin bat egin zuen. Berria - Euskal Herria 2006-04-18
Horrek eraginda etorri dira oraingo mobilizaziorako deialdi bateratuak. Berria - Euskal Herria 2006-03-08
Joan den martxoaren 29an EHUko sindikatu guztiek [...] grebarako deialdi arrakastatsua egin zutenetik, egoera apur bat aldatu da. Berria - Euskal Herria 2006-04-13
Euskal Herria politikoen herria da, ekintza, egitasmo, proiektu eta deialdi politikoen superabit nabarmena daukana beste edozein giza-alorren ondoan. Pako Aristi «Note book», 2005 - 70. orr.
Hauek dira orain artean manifestazioaren deialdi agiriari atxikimendua agertu dioten eragileak: [...]. Berria - Euskal Herria 2004-05-29
Gymnasiumera bidean, udaletxeko atarian gelditzen ginen errekruten deialdi-taula begiratzeko. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 106. orr.
Oasira heldu zirela ia hilabete betetzear zegoela Karabanako Buruak bilera deialdia egin zien guztiei. Ikertzaileen 13 sindikatuk eta Zientzia fakultateetako hainbat irakaslek egin zuten bat elkarretaratze deialdiarekin. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 137. orr.
Manifestazio deialdiarekin jadanik 34 gizarte eragilek eta 700 lagunek egin dute bat . Berria - Euskal Herria 2006-01-04
Hegoaldean bi greba deialdi izan ziren (ekainaren 19an ELA eta LABena, eta 20an UGT eta CCOOrena). Berria - Harian 2005-05-07
Lau edo bost soldadu-deialdi laster desmobilizatzekotan ei dira. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 103. orr.
EDFren kontrako boikot deialdia egin duzue berriki. Berria - Gaiak 2004-10-26
Udan entrenamendu batzuk egiteko deialdi bati uko egin nionetik, ez naute deitu. Berria - Kirola 2004-04-09
Min hartuta Mundialetik kanpo geratu ostean, iraganeko une gazi guztiak atzean uzteko eta beste bide bat hasteko balio dit deialdi honek. Berria - Kirola 2004-06-11
Jose Anjel Iribar eta Migel Etxarri Euskadiko hautatzaileek atzo eman zuten hilaren 29an Hondurasen aurka jokatzeko egindako deialdia. Berria - Kirola 2004-12-21
Riesgo eta Bergara lehen aldiz daude Lehen Mailako deialdi batean. Berria - Kirola 2004-03-21
Deialdi honetan, hamabost jokalarietatik zortzi berriak dira. Berria - Kirola 2004-12-26
Aspaldiko partez deialdi batean egon nintzen, eta jokatzeko aukera izan nuen. Berria - Kirola 2004-02-25
Deialdia gaur goizean bertan ezagutaraziko du Aguirrek, azken lan saio arina egin ostean. Berria - Kirola 2004-11-13
Argentinarrak lau partida daramatza Jose Maria Amorrorturen deialdietatik kanpo. Berria - Kirola 2004-04-14
Raynald Denoueixek, beste behin, Reala Bko gazteekin bete behar izan du 18 jokalariz osaturiko deialdia. Berria - Kirola 2004-04-18
Athleticen deialdia: Aranzubia, Pampin, Karanka, Yeste, Del Horno, Casas, Guerrero, Arriaga, Jonan, Solabarrieta, Prieto, Iraola, Murillo, Cesar, Gurpegi, Orbaiz, Tiko, Ezquerro, Urzaiz eta Etxeberria. Berria - Kirola 2004-12-15
Javi Casas, deialdian. Berria - Kirola 2004-09-15
GAZTELUMA lehiaketaren deialdia. Herria 2004-06-10
Datorren urteari begira, dena den, udako barnetegietako edo ikastaro trinkoetako ikasleentzat irailean beste deialdi bat egiteko aukera aztertzen ari direla azaldu zuten. Berria - Euskal Herria 2004-03-31
Deialdi bat da, prozesu batean interprete-lana egin dezadan; akusatua nire herrialdeko errefuxiatu bat da. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 46. orr.
Proiektuak aurkezteko deialdian esaten da: «aurreko bi deialdietan jasotako erantzunek garbi erakusten dute Biologia Sintetikoa benetan bide egiten hasi den arloa dela». Berria - Gaiak 2006-03-16
Bi deialdi zabaldu dituzte: euskal kantari bakarlarien lehiaketa eta eskultura baten egitea. Herria 2005-11-03
Maiatzean argitaratuko dira laguntzak jasotzeko baldintzak zehazten dituzten deialdi publikoak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Berria - Euskal Herria 2006-04-27
Egunkarian irakurri zuen Gipuzkoako Aurrezki Kutxak egindako berrehun lanpostutarako deialdia. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 188. orr.
Oposizioen deialdiari helegitea jarri diote sindikatuek. Berria - Euskal Herria 2004-04-07
Joseba Jaka literatur beken deialdia aurkeztu zuen atzo Euskalgintza Elkarlanean fundazioak. Berria - Kultura 2004-05-05
Iaz, deialdi honen bidez, 10.500 euroko laguntza jaso zuen irratiak. Berria - Euskal Herria 2004-12-16
Nafarroan, herrialdeko gobernuak lizentziak banatzeko eskumena duenetik, bi deialdi antolatu ditu. Berria - Harian 2005-06-01
Deialdia hutsik zela adierazi zuen Pedro Pegenautek, aurkeztutako eskaintzek deialdi publikoan ezarritako arauak ez betetzeagatik. Berria - Euskal Herria 2004-12-01
Lanpostu deialdia. Herria 2003-09-18
Oinarri berri batetik abiatutako diru laguntza deialdi berria behar dugu. Berria - Euskal Herria 2004-11-16
Telefono deialdi hark, nahitaez, nahasi ninduen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 147. orr.
Deialdi bat ere egin zuen: «Mundu guztiak arretaz irakur dezala IRAk esateko duena eta batuta eta tinko mantendu dadila». Berria - Harian 2005-07-29
Bada, Ernest Hemingwayk ez dio loriaren deialdiari huts egin nahi. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 50. orr.
Deialdi horrek berehalako erantzuna jaso du Nafarroako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren partetik. Berria - Euskal Herria 2004-10-21
Bruce Springsteenek Madison Square Gardenen jo zuen joan zen egunean eta New Yorkeko poliziak boikoterako deialdia egin eta bere diskoak puskatu zituen kontzertuaren sarreran. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 182. orr.
Deialdi anonimoak, mehatxuak, "bisitas" bere auzitegiko bulegoan, "bisitas" ere epaileen ordenagailuetan. Herria 2004-02-05
Elkarlanerako deialdi zabala luzatu zuen hautetsiak. Berria - Euskal Herria 2004-05-01
Ikurrinaren aldarrikapena eremu guztietara zabaltzeko deialdi berezia egin diete Iruñeko hainbat talde eta erakundek bertako biztanleriari eta eragileei. Berria - Euskal Herria 2004-06-27
ETAri deialdi zuzena egin zion Ibarretxe lehendakariak, «argitu dezan euskal gizarteari libre eta demokratikoki erabakitzen utziko dion edo ez». Berria - Euskal Herria 2004-11-20
Eguzkiaren lehen izpiekin batera, deialdiarentzat lerroan ezarri behar izan zuten, ohitura aspaldian hartua zuten bezala. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 168. orr.
Deialdia bururatu ondoan, preso bakoitzak bere ogi muturra eskuratu zuen. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 168. orr.
Hitzartu gara, arratsean, deialdiaren ondotik, isilik eta xutik, denak mendebalera itzuliko garela, etxekoez eta herriaz oroitzeko, eta otoitz egiteko ere. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 45. orr.
baina deialdi (3); beste deialdi (5); beste deialdi bat (4); bi deialdi (3); da deialdi (4); deialdi bakarra (3); deialdi bat (17); deialdi bat egin (4); deialdi batean (8); deialdi baten (3); deialdi bateratuak (5); deialdi berezia (5); deialdi berezia egin (4); deialdi berria (4); deialdi egin (5); deialdi egin dituzte (3); deialdi hau (4); deialdi hori (6); deialdi horren (5); deialdi horri (3); deialdi zabala (10); deialdi zabala egin (7); ere deialdi (4); eta deialdi (4); greba deialdi (7); hainbat deialdi (5); hainbat deialdi egin (3); telefono deialdi (4); zuen deialdi (3)
aurtengo deialdia (3); baterako deialdia (5); baterako deialdia egin (3); bere deialdia (4); biltzeko deialdia (3)
deialdia bere (3); deialdia bertan (11); deialdia bertan behera (11); deialdia da (3); deialdia dela (5); deialdia dela eta (4); deialdia egin (95); deialdia egin du (17); deialdia egin dute (12); deialdia egin duten (5); deialdia egin zien (4); deialdia egin zuen (18); deialdia egin zuten (7); deialdia egin zutenak (3); deialdia egingo (5); deialdia egitea (6); deialdia egiteko (10); deialdia egiten (4); deialdia erabat (3); deialdia ere (5); deialdia ere egin (4); deialdia euskal (3); deialdia hizkuntza (3); deialdia hizkuntza kontseiluak (3); deialdia jaso (3); deialdia luzatu (7); deialdia osatzeko (7); deialdia otsailean (3); deialdia une (3); deialdia zabaldu (11); deialdia zabaldu du (4); deialdia zabaldu dute (3)
diru laguntza deialdia (4); diru laguntzen deialdia (6); du deialdia (9); dute deialdia (8); egin du deialdia (6); egin dute deialdia (3); egin zuen deialdia (7); egin zuten deialdia (3); egindako deialdia (3); egiteko deialdia (13); egiteko deialdia egin (8); emango du deialdia (3); emateko deialdia (4); ere deialdia (4); eta deialdia (5); greba deialdia (33); greba deialdia bertan (5); greba deialdia dela (3); greba deialdia egin (3); grebarako deialdia (4); hartzeko deialdia (8); hartzeko deialdia egin (6); joateko deialdia (10); joateko deialdia egin (5); joateko deialdia jaso (3); jokalariko deialdia (6); jokalariko deialdia egin (4); laguntza deialdia (5); laguntzen deialdia (6); lehen deialdia (3); lurra deialdia (6); manifestaziorako deialdia (12); manifestaziorako deialdia egin (7); mobilizazio deialdia (3); p deialdia (4); parte hartzeko deialdia (8); partidarako deialdia (4); zuen deialdia (10); zuten deialdia (4)
aldeko deialdiak (4); aurreko deialdian (4); berritasunak deialdian (3); da deialdian (10); da deialdian sartu (5); deialdiak egin (4); deialdiak eta (3); deialdiak ez (6); deialdian dago (5); deialdian egoteko (4); deialdian egoteko aukerak (4); deialdian ere (6); deialdian ez (6); deialdian izango (4); deialdian izango da (3); deialdian sartu (50); deialdian sartu da (5); deialdian sartu ditu (4); deialdian sartu du (13); deialdian sartu zuen (4); deialdian sartuko (10); deialdian sartzea (4); deialdian sartzea erabaki (3); deialdian sartzeko (3); dira berritasunak deialdian (3); dira deialdian (6); ditu deialdiak (3); ditu deialdian (5); dituzte deialdian (6); du deialdiak (3); du deialdian (12); egiteko deialdiak (3); ere deialdian (9); eta deialdian (12); ez da deialdian (6); greba deialdiak (11); lehen deialdian (3); lurra deialdiak (9); mobilizazio deialdiak (3); partidarako deialdian (4); sartu ditu deialdian (3); sartu dituzte deialdian (4); sartu du deialdian (3); urteko deialdian (3); z deialdiak (5); zen deialdian (4); zuen deialdiak (3)
bat deialdiarekin (5); deialdiarekin bat (39); deialdiarekin bat egin (25); deialdiarekin bat egiteko (3); deialdiarekin bat egiten (4); deialdiarekin bat ez (3); deialdiaren arabera (5); deialdiaren aurka (6); deialdiaren berri (8); deialdiaren berri eman (3); deialdiari dagokionez (4); deialdiari erantzunez (3); deialdiari eustea (3); deialdiari eutsi (3); deialdiari jarraiki (3); deialdiari jarraikiz (4); deialdiari jarraituz (5); du deialdiarekin (6); duen deialdiarekin (4); duen deialdiarekin bat (3); duen deialdiaren (3); dute deialdiarekin (9); egin du deialdiarekin (4); egin duen deialdiarekin (3); egin dute deialdiarekin (8); egin zuten deialdiarekin (4); egindako deialdiarekin (5); egindako deialdiari (8); elkartearen deialdiari (3); greba deialdiarekin (8); greba deialdiarekin bat (4); greba deialdiaren (5); greba deialdiari (3); manifestazio deialdiarekin (3); zuten bat deialdiarekin (3); zuten deialdiarekin (5)
aurreko deialdietan (3); bereko deialdietan (3); bi deialdietan (3); deialdiekin bat (3); deialdietan behin (3); deialdietan emisio (3); deialdietan ere (6); deialdietan ere ez (5); deialdietan sartzen (4); deialdietatik at (6); deialdietatik kanpo (8); deialdietatik kanpo geratu (3); deialdiko berritasun (4); deialdiko berritasun nagusiak (3); deialdira itzuli (6); deialdira itzuli da (5); deialdirik egin (3); deialdirik egingo (4); deialditik at (10); deialditik at geratu (4); deialditik at utzi (3); deialditik kanpo (63); deialditik kanpo gelditu (3); deialditik kanpo geratu (15); deialditik kanpo geratuko (3); deialditik kanpo utzi (23); dira deialdiko (4); eta deialditik (6); eta deialditik kanpo (5); gisa bereko deialdietan (3); hauteskunde deialdietan (4); lurra deialdiko (3)