Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Ana, mesedez, hemeretzi urte ditu eta- defenditu ninduen ustekabean aitak. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 106. orr.
Nire ahizpak defenditu eta putaseme hura bertan akabatu beharrean, kalera itzuli nintzen, mozkortzera eta ahaztera. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 172. orr.
Aitak eta amak irmo defenditzen naute; haiengatik ez balitz, ezingo nioke borrokari behin eta berriro horren seguru ekin. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 54. orr.
Kristauak paganoen erasoetatik defenditzen ditu Agustinek, salaketak guztiz injustuak direla ziur dagoelako. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 27. orr.
Ez diet erasotzen ditudanei gorroto, ez ditut defenditzen ditudanak maite. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 273. orr.
Beti defenditzen zituen bere jostundegira etortzen ziren neskak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 131. orr.
36ko gure Estatutua berandu iritsi zela, GBBko sei kidetatik bik Francoren alde jarri gura izan zutela, Irun anarkistek bakarrik defenditu zutela. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 62. orr.
Buruzagitza horretan amaitu zuen gizonak gerra, Valentziako iparraldeko frontea defendituz. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 166. orr.
Aberria eta tronua defendituko duten gudari ausartak. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 52. orr.
Ongi defenditu zuten beren zelaia. Berria - Kirola 2004-01-24
Hogeitaka aldiz defenditu zuen titulua, eta denetan garaile. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 11. orr.
Bushek, ordea, defenditu egin zuen Irakeko gerra. Berria - Mundua 2004-10-02
Dolar bakoitza merkatari sen handiarekin defenditzen zuen. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 173. orr.
1528an ordea, ekitaldi publiko batean, eta ikasle eta irakasleen aitzinean aurkeztu eta defenditu zituen Almain-en ideia demokratikoak. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 18. orr.
Lautréamont, Nodier eta beraien sentsibilitateko idazle askok eraso egin zioten jarrera horri, eta plajioaren abantailak defenditu zituzten, hain zuzen ere testu-lapurreta zelako erromantikoek aldarrikaturiko orijinaltasunaren etsai bortitzena. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 161. orr.
Akademikoek, izan ere, defenditu nahi izan zuten gizakiak ezin duela gai filosofikoei buruzko zientzia bereganatu. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 42. orr.
Hemengo bizitzan Jaungoikoaren ikuspen iraunkorra izateko posibilitatea defenditzen du, era baikorregian agian. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 20. orr.
«Politika zintzo eta errealista» egiten ari direla defenditu zuen atzo Alemaniako Gizarte Gaietarako ministroak. Berria - Ekonomia 2006-03-10
Euskadik eta euskaldunok etorkizuna erabakitzeko eskubide osoa dugula defenditzera etorri naiz. Berria - Harian 2005-02-02
Euskaldunok eskubide bereziak ditugu hemen jaioak garelako, edo euskara defenditu behar dugulako, edo izaera antropologiko apartekoa dugulako. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 94. orr.
Kontzeptu hau oso baliagarria izan da pinturan [...], baina nekez defenditu daitekeen printzipio batean du oinarria. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 217. orr.
Jarrerak elkarrizketaren bidez defenditu behar dira, ez alde bakarreko erabakiekin liberalismo demokratikoa sutsuki defendituz. Gero, eskolak emanez batera, tesia egin behar izan nuen, eta tribunal baten aurrean defenditu. Berria - Euskal Herria 2004-08-07
Ni organujolea naizela esanda defenditu naiz, baina nire fede gabezia sumatu du. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 144. orr.
-Zer esaten ari haiz?- defenditu zen laguna- nik ez zioat inori azaldu hire sekretua. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 139. orr.
Ninik ahaleginen bat egiten bazuen, defenditu egiten zen bera, minduta baino tristeago. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 197. orr.
Gonzalez ondo defenditu zen ezker bolearekin eta sotamanoarekin. Berria - Kirola 2004-09-26
Zenbait halere berotuak dira: gure burua defenditu behar genukeela, edo kanpalekutik atera orduko, denek batean barreiatu behar genukeela, bakoitza bere alde, eta lurrean zabalik, amerikanoen beha egon. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 134. orr.
Jakina, bere burua defenditu zuen besteari eraso eginez. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 211. orr.
Hanna bere ukabil txikiak nire aurka altxatzen, ez dut ezagutzen, ez dut neure burua defenditzen, nabaritu ere ez nola haren ukabilek nire bekokia ukaldikatzen duten. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 242. orr.
Geure burua defenditzen dugu AEBen aurrean. Berria - Harian 2005-07-09
· Hanna bere ukabil txikiak nire aurka altxatzen, ez dut ezagutzen, ez dut neure burua defenditzen, nabaritu ere ez nola haren ukabilek nire bekokia ukaldikatzen duten. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 242. orr.
-Pozik entzungo nuke kaikutzar iletsu hori bere burua defenditzen... Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 228. orr.
Zeure burua defenditzen saiatzen bazinen, bizirik irentsiko zintuen, eta platerak txikitzen hasiko zen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 33. orr.
aurrean defenditu (5); bere burua defenditu (5); beti defenditu (3); burua defenditu (9); defenditu ahal (3); defenditu behar (21); defenditu behar dugu (5); defenditu beharra (4); defenditu ditu (3); defenditu dituen (4); defenditu du (4); defenditu duen (3); defenditu dute (3); defenditu egin (9); defenditu egin behar (4); defenditu egiten (3); defenditu eta (8); defenditu ezin (3); defenditu izan (7); defenditu nahi (6); defenditu nahian (3); defenditu nuen (3); defenditu zituen (6); defenditu zuen (41); defenditu zuen atzo (5); defenditu zuten (4); dela defenditu (4); eskubidea defenditu (4); eta defenditu (6); hori defenditu (3); interesak defenditu (8); ondo defenditu (7)
aitaren etxea defendituko (7); arimarekin defendituko (13); arimarekin defendituko dut (12); defendituko ditu (3); defendituko dituela (3); defendituko ditugu (4); defendituko du (7); defendituko dugu (6); defendituko dut (23); defendituko dut nire (4); defendituko dut otsoen (12); defendituko zuela (3); eta arimarekin defendituko (12); etxea defendituko (9); etxea defendituko dut (8)
bere burua defenditzeko (9); bere burua defenditzen (3); burua defenditzeko (13); burua defenditzen (11); defenditzea eta (3); defenditzeko aukera (5); defenditzeko aukerarik (3); defenditzeko eta (3); defenditzeko gauza (3); defenditzen ari (8); defenditzen ditu (3); defenditzen dituen (7); defenditzen du (18); defenditzen du bere (3); defenditzen duen (6); defenditzen duena (3); defenditzen dugu (5); defenditzen dute (7); defenditzen duten (5); defenditzen eta (3); defenditzen zen (3); defenditzen zuten (3); dela defenditzen (5); eskubideak defenditzeko (7); eskubideak defenditzen (4); ez defenditzea (4); geure burua defenditzen (3); guztiak defenditzeko (3); interesak defenditzea (3); interesak defenditzeko (4); interesak defenditzen (3)