Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dedikazio (orobat dedikazione g.er.) 1 iz arduratzea, aritzea, ardura.

Neurrigabe goraipatuz haren langile bizitza prestua, lur amaordeko baina betiere maitatuarenganako dedikazioa.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 14. orr.

Tira ezak Cortesetarantz, Raimundak oraindik ere profesioari dedikazioa eta beharrezko berotasuna ematen dio-eta.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 125. orr.

Guztiei ahalegin, dedikazio eta diziplina handiagoa eskatu nahi diet.  Berria - Kirola   2004-07-27

Bakea eta askatasuna defendatzeko duten dedikazioa eta ausardia.  Berria - Euskal Herria   2006-01-31

Nobelek dedikazio, denbora gehiago eskatzen dute.  Berria - Kultura   2006-01-03

2 dedikazio oso denbora osoa.

1945ean utzi baitzuen behin betikoz irakasle lana dedikazio osoaz idazle jarduteko.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 7. orr.

Udalerriak alkate serio eta dedikazio osokoa behar du, eta ez Estatuaren konturako lotsagabe bat gehiago.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 51. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus