Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

deboto (ETCn 112 agerraldi; orobat debotu ETCn 13 agerraldi; eta debot ETCn 40 agerraldi) izond/iz jainkozalea, elizkoa.

Arima debotoa, zalantzarik gabe eta kordokarik gabe, erakusten zaionari jarraitzen zaionean.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 111. orr.

Laborari debota eta fraile sinesgaitza elkarrekin ehortziak dira.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 200. orr.

Zaldun debotoak bat-bateko heriotzari aurrea hartu zion eta, penitentziaren armez babestuta, zigorrari ihes egin eta betiko bizilekuetan sartu ahal izan zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 809. orr.

Non ditu holako ahalak, orain arte bere tropen indar erakustea baino hoberik egin ez duen president debotak?  Herria   2005-02-27

Eta emaztekiak gertatua jakinarazi zion bere amorante debotari.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 286. orr.

Aski izan bedi oraingoz Jainkoari sagaratutako birjina eta Kristoren mirabe txit debotoez esan duguna.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 194. orr.

Erreparatu, ordea, aitortza debotoaren balioari, santu egin ez ezik, santutasuna adierazi ere egiten baitu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 297. orr.

Aita txit santua ikusteko gogo debotoa nagusitu zitzaion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 376. orr.

Debotak aldiz haserretuko dira bertuteak lur jo duela ikusirik, bai arranguratuko ere erlijioa agertu izanaz ahalez hain eskas.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 35. orr.

Haatik, edo tronpatzen naiz, edo debot amoltsu horrek anitz behar du izkiriatu.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 430. orr.

Jakizu beraz neure debot eskergabe horrek zorrotz tratatzen nauela oraino.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 360. orr.

Zapatari batek deskuidoz esku batean sekulako ebakia egin zuelarik, San Markosen debotoa izaki, laguntza eskatu zion, eta osatu zen agudo batean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 173. orr.

Superstiziozko sinesteetan erortzen ziren berriro, gauza miresgarrien azkeneko hondar hartaraxe atxikitzen ziren, magnetismoaren misterio horren deboto bilakaturik, zientziaren izenean defendatuz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 99. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere deboto (3); debot amoltsu (4); debot latz (4); debot latz horren (3); debot zerutiar (3); deboto eta (5); eta debotoa (3); neure debot (4); nire debot (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus