Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Haietarik franko ez ziren nehoiz ez itzuliko, batzuek beren zaldi ustelduen aixolbean 1940ko deboilan hilotz zeudelako eta gainerakoak oro Alemania iparreko kontzentrazio zelaietan preso. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 93. orr.
Gustatzen zitzaion dineh-ko semeak eguzkiaren ohorez dantzan mirestea eta haize azkarreko gauetan jendeen deboila irudikatzen zuten egoitza erorietako ateak danbaka entzutea. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 44. orr.
Ez ginen, ikastolako guraso izan arren, horrelako deboila kulturalen jasatera heziak. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 136. orr.
Deboila intimoaren sentimendua are sakonagoa zuen ingurukoen bizimoduarekin berea konparatzen zuenean. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 142. orr.
Rafaren barne deboila areagotu zuen lizentziamenduak: emazteak, adinean pasatuak eta famaz auherrak galera kide zituen oraingoan. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 202. orr.