Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hara doaz herriko polizia buruak astean bitan, debalde bazkaltzera. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 68. orr.
Garagardoa debalde gaur -esan zion-, debalde denentzat. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 211. orr.
Etortzen diren guztiei, izozki bana debalde. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 41. orr.
Gainera, berari debalde aterako zitzaizkion Florenek garesti samar ordaindu beharreko zerbitzuak. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 34. orr.
Hasieran debalde edo oso merke lortzen ditiztek sustantziok mafietan, baina hilabete gutxiren buruan soldata erdia edo gehiago gastatzen ditek horretan. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 109. orr.
Esan nahi dut bidaiak zientoka egin dituela, debalde, erretiroa hartu zuenetik. Berria - Kultura 2004-08-31
Gauza inportante horiek guk disfrutatu ditugu, debalde eta modu naturalean, eta aberastu nahi izan ditugu gure esperientzia ttikiarekin. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 17. orr.
Gasturik ez, loa eta jana debalde. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 25. orr.
Jana eta ostatua debalde. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 34. orr.
Denbora ez da inorentzat debalde pasatzen. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 34. orr.
Askatasuna ez da inoiz debalde ateratzen. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 143. orr.
Mendeen higadura ez da debalde izan guretzat: porroskatu gaitu... Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 111. orr.
Eguerdi irian berriz ausartatzen dira, baina desordre osoan eta debalde. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 95. orr.
Besterik ez zuten erran, holakoetan erranaldi patetikoak debalde dira. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 203. orr.
Debalde ene erreguak eta ene irainak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 257. orr.
Debalde ari haiz, motel. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 199. orr.
Debalde saiatu zen Estefania gu adiskidetzera. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 111. orr.
Egin dituen indarrak ez ziren debalde. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 45. orr.
Sosa debalde barreiatzeaz aski! Berria - Kultura 2004-05-26
Behar gorria baizik ez zenean bermatzen eta obratzen, mekaniko, hits eta debalde bihurtzen zen guztia. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 134. orr.
Bizitza debalde baten bildumaren egiteko ordua hor neukan. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 182. orr.
Epelean auto haren atzeko jarlekuan, debaldeko alokairuan, ordukako hotel batean bezala, azkenean estutu batzuk eman genizkion elkarri. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 200. orr.
Tonuan asmatzen duelakoan nago, debaldeko koipea beharrean neurriko azala ematen diolako Garciari. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 111. orr.
"Debaldeko Festa" jarri nion izena, baina ez zitzaidan uste bezain merke atera. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 113. orr.
Gobernuak debaldeko tratamendua eskaintzen die 50.000 laguni, baina horretarako ezinbestekoa da nortasun agiri bat izatea, eta jende askok, tartean presoek, ez dute horrelakorik. Berria - Gaiak 2006-03-29
Debaldeko bilkuren ondotiko bakardadearen izaria. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 112. orr.
Gaua debaldeko solas nostalgikoen erresuma izan zitekeen. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 110. orr.
Zazpi haurreko gure familia hartan ezagutu ezberdintasunen gainetiko elkartasuna bilatzen dut denetan: debaldeko ametsa, mundua dena baita, elkartasunaren eta aniztasunaren onarpena ezik. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 99. orr.
Zazpi ahalak egin nituen haren "biltzeko" baina debaldetan izan zen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 88. orr.
Negarrek ez dutela deus balio, debaldetan izaten direla? Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 176. orr.
Gauzen erran nahi barnakorra ezagutzen ez baldin baduzu, zure izpirituaren baketzen akituko zara debaldetan. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 18. orr.
Zerbait erratekotan zelarik, Unzalu hurbildu eta uzteko, isiltzeko erran zion Xarlesi, debaldetan zela haiekin, ez zuela merezi. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 255. orr.
Egun batez joan zen komentu hartara eta burdin hesiak nahi ukan zituen inarrosi, baina debaldetan. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 135. orr.
baina debalde (3); baina debaldetan (8); bainan debaldetan (9); da debalde (5); da debaldetan (4); debalde ari (4); debalde ematen (5); debalde eta (3); debalde izan (6); debalde izanen (3); debaldetan ari (5); debaldetan ariko (4); eta debalde (7); eta debaldeko (3); ez da debalde (4); ez da debaldetan (4); ez ziren debalde (4)