Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eta zer zen oilar mutuak egindako kukurrukua, deabruaren beste deabrukeria bat baino? Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 89. orr.
Harri eta zur [...] baitzeuden, miraz ikusten ari zirena miraritzat ala deabrukeriatzat hartu behar ote zuten erabaki gabe. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 72. orr.
Homosexualitatea, berriz, deabrukeriatzat jotzen zuten, eta zuzenean sutara bidaltzen zituzten homosexualak. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 56. orr.
Hau deabrukeria! maitatu zuen, harekin larrua jotzen aritu zen zoratu arte, baina hartaz deus ez zekien, ez eta haren adina ere. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 284. orr.
Agian Elizabeth erreginak lagundu nahiko zion bere astrologo partikularrari, baina ordurako Deek azti gaizto eta deabrukeria-egilearen fama zuen, eta horrelako ospea zabalduegi dagoenean laguntzak eskaintzea ez da komenigarria izaten, ezta erreginentzat ere. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 58. orr.
-Ene seme, deabrukeria bat balitz, hasteko ez lukete toki irekian egingo eta, bigarrenik, ez lizukete deituko bedeinkatzera joateko. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 90. orr.
Deabrukeria batean harrapatu haur bihurriak bezala. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 77. orr.
Begiak ireki nituen eta ohartu nintzen mutilak hatzekin deabrukeriak egiten zizkiola bulban. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 76. orr.
Seme etxekalte hezigaizto bat zuen, Aladin, eta hainbeste deabrukeria egiten zuen, azkenean aita penaren penaz hil baitzen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 209. orr.
Azti afrikarrak anaia ttiki bat zuen, bai gaiztakerian bai deabrukerian hura bezain iaioa, eta beti jakiten zuten nor non zegoen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 235. orr.