Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hitz bakarra xuxurlatu zuten haren ezpain dardartiek: [...]. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 56. orr.
Hura lau zutabeko oheraino joan eta han etzanda zegoen, aurpegia esku dardarti batez estalita. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 280. orr.
Esku handi dardartia sudurrera eramaten zuenean. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 18. orr.
Nire zango dardartiak etxe baten parean gelditu ziren, zapataginen karrikan. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 275. orr.
-Galde egiozu! -esan zion Ronek, hatz dardartiaz sir Cadoganen erretratuaren atzeko aldea seinalatuz-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 219. orr.
Lehen aldiz, boz adar mehe-mehea atera zen aho dardarti horretatik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 137. orr.
Izumenak erotuta zekartzan begiak, eta ahots dardarti, lakar, isil-isilaz mintzatu zitzaidan. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 29. orr.
Ezin zuen hitzik egin, baina mugimendu dardartiak egiten zituen. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 96. orr.
Kandelen argi ahul, dardarti eta salatzailea. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 62. orr.
Arrabioz beteriko istilak, buztan dardartizko burubeltzez irakiten, espermatozoozko borbortegiak balira bezala. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 101. orr.
Eraso egiteko prest dagoen kriskitin-suge dardartia. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 77. orr.
Eskaileretan behera, baranda itsaskor, dardartiei helduta. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 234. orr.
Pago baten hosto dardartiek. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 61. orr.
Bada tristura bat hezea eta errea, betea eta betegarria, bildua eta beltza, [...] itzal dardartien mendean eroria, ixila, sorra, haizerik egundo ibili ez den basamortuetan jaiotzen dena. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 132. orr.
Perlekin batera ohar bat zekarren, zaharren letra dardartiaz idatzita: [...]. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 154. orr.
Zenbait minutuz, abstrakzio ameslari eta dardartietan galduta, alferrik saiatu nintzen ideiaren bat osatzen. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 112. orr.
Ahotsa bat-batean aldatzen zitzaion, ezin erabaki dardarti batetik [...], trinkotasun indartsu moduko batera. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 37. orr.
Erabaki-ezintasun hotz-dardarti baten eldarnioa. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 205. orr.
Mio Byron, abesten du, ahotsa tristuraz dardarti. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 238. orr.
Eta tatuajea erakutsi dio, "Ermela", azalaren gainean dardarti. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 330. orr.
dardarti batez (3); esku dardarti (3); esku dardartiz (4)