Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
21 aire eta kantu, entzuleak dantzarazteko: fandango, arin-arin, pasodoble, rumba, bolero eta bertze... Herria 2005-05-12
Gaitzeko giroa ezarri dute jende guzia dantzaraziz. Herria 2004-02-19
FIB-eko beterano Belle&Sebastianen pop jostaria etorri zen ondoren, ikuslegoa dantzarazi zuen saio argitsua. Berria - Kultura 2004-08-10
Baziren txirula joaz sugeak dantzarazten zituztenak ere. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 134. orr.
Sugea dantzarazten duena ez omen da musikaren soinua. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 162. orr.
Seguru nengoen gobernu haiek erabili eginen gintuztela eta, txotxongiloak bezala dantzarazi ondoren, ahantzi eginen gintuztela gero. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 39. orr.
Ikara ikusi du ziba dantzarazten ari den ume baten begietan. hogei minutuz dantzarazi zituen kanpaiak festa-doinuz. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 49. orr.
Buruan, zetazko txanoak, larruzko ertzarekin eta haizeak dantzarazten zituen hiru xingolekin. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 255. orr.
Justu izotzak dantzarazi ondoren Cardhua eztarrira hustu dudanean. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 307. orr.
Esku ahurrean dantzarazi zituen txanponak une batez. etxeko leiho guztiak bonbardaketen beldurrez itxita eta kandela dardarati baten argi motelak piezen itzalak luzatu eta dantzarazten zituela. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 21. orr.
Egia bestelakoa zen; Gavardi mingaina dantzarazi nahi zion, isilkako kontuak ager zitzan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 267. orr.
Lan gehiago eman ziguk ospitaleko medikuak limurtzeak hire lagunaren mihia dantzarazteak baino. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 380. orr.
Horixe da, nonbait, gure amodioa, eraspena edo atxikimendua (nolazpait esateagatik) hitzetan dantzarazteko moldea. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 292. orr.
dantzarazi zituen (3); dantzarazi zuen (3)