Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
dantzakide 1 iz dantzalaguna.
Dantzan hasi ziren musika entzun orduko, musikaren doinuak barnera sartu bezain arin, hasieran bakarka, gero binaka, dantzakidea gizona ala emakume ote zen begiratzeke. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 72. orr.
Dantzakide otzanak ditun onenak. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 52. orr.
Urtzi Aranburu nire lehenengo dantzakidea izan zen. Berria - Kultura 2006-01-04
2 irud/hed
Erotismoa eta heriotza dantzakide zituzten eszena asko irudika nitzakeen Danel bezalako dekadente baten txantxa girotik neska gazte baten heriotzara bitarteko eremu zabalean. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 92. orr.