Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
danborrero (orobat tanborrero) 1 iz danborraria.
Antonio zen gudarosteko danborrero euskaldun bakarra. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 102. orr.
Hiru xirulari eta bi danborrero zeuden, baita turuta bat ere. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 158. orr.
2 irud/hed
Noiztik behingo hodei tripabeltz eta ekaitz danbar tanborrero horiek ere maite ditu, harik eta kazkabar erauntsiren bat ekartzen ez duten bitartean. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 203. orr.