Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Txistua eta danbolina ez ziren isiltzen. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 87. orr.
Ansorenak txistua utzi eta danbolina jo zuen eskuekin tinbala bailitzan. Berria - Kultura 2004-08-18
Inkisizio garaian gure alderdiotan epaitutako sorginik gehienak, bazuten zer ikustekorik zilibitu, firulin edo danbolinarekin, eta esan dezaket, beren izen deiturak bazituzten sorgin horiek, oro har jito kastakoak zirela. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 35. orr.
Gero, herriak bereganatutako zitadelaren ondoko belardi batean, danbolindaria etorrita, jendea poz-pozik aritzen zen txistuaren eta danbolinaren soinuarekin dantzan. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 25. orr.
Uzkur begiratzen dio Soroak instrumentu guztiak, dultzainak eta panderoak, txistuak eta danbolinak dantza korroetatik baztertzen ari zen deabruaren tresna hari. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 35. orr.
Hainbat aldiz zutik jartzera, makila sorbaldan gurutzatuta dantzan egitera eta danbolin txikia jotzera behartu zuen hezleak hartza. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 59. orr.
· Han, gauak geldi-geldiak izan ohi ziren; leihoen parean gortinek ez zuten dardara txikiena ere egiten; kalean isiltasunaren danbolina aditzen zen. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 65. orr.
Gero, arratsaldean eta ilundu arte, trikitia jo ohi zutela, eta danbolina eta dantza egoten zirela. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 126. orr.
David eta israeldar guztiak Jaunaren aurrean zihoazen gogotik dantzatuz eta kantatuz, zitarak, harpak, danbolinak, txilinak eta turutak joz. Elizen arteko biblia 1 Kro 13,8
Pozez eta kantuz agurtuko zintudan danbolina eta zitara joz! Elizen arteko biblia Has 31,27
Miriam profeta-andereak, Aaronen arrebak, danbolina hartu zuen eta ondotik joan zitzaizkion emakume guztiak ere, danbolina joz eta dantzan. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 175. orr.
Pinu, goroldio, elur, erreka, zubi, ardi, asto, idi, lasto, enbor, su, danbolin, gaztain erre, hiru errege, izar gidari, belengo estalpe, orentzero, preso, kanta, errito, jostailu, angula, turroi, loteria, txanpan edo birjina maria santisima, igoal igoal dio. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 266. orr.
Pheiak askatu dizkidatenean ere horixe pentsatu izan dut, lasterka hasteko hagindu eta danbolina baino zulatuago utziko nindutela. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 187. orr.
Isildu da danbolin-soinu alaia, amaitu da festazaleen zarata-hotsa, isildu da zitara-soinu alaia. Elizen arteko biblia Is 24,8
Txirula eta danbolin topaketak izango dira asteburuan Zangozan. Berria - Kultura 2004-11-04
Nafarroako Txuntxuneroen Adiskideen Elkarteak txirula eta danbolin musikarien topaketa antolatu du. Berria - Kultura 2004-11-04
Duela 30 bat urte txistu eta danbolin ikastaroak baziren, baina musikalki interesik ez zutelakoan baztertu egiten ziren kontserbatorioetan. Berria - Kultura 2004-09-29
Profeta-trantzean aztoraturik etorriko dira, psalteri- eta danbolin-joleak, txirula- eta zitara-joleak aurretik dituztela. Elizen arteko biblia 1 Sm 10,5
Hantxe ezagutu ditugu Tomas danbolindaria eta Senpe deitzen dioten aitona bat. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 96. orr.
Gero, herriak bereganatutako zitadelaren ondoko belardi batean, danbolindaria etorrita, jendea poz-pozik aritzen zen txistuaren eta danbolinaren soinuarekin dantzan. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 25. orr.
danbolin eta (5); danbolina eta (4); danbolina joz (3); eta danbolin (7); eta danbolina (5)
[3] tomas danbolindaria (3); tomas danbolindariak (7)