Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Damurik, Edurne ez zen bakarrik heldu. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 304. orr.
Damurik, Parisen zen San Bartolome gauean, katolikoek higanoten odolez hango ibaia lodi eta gorri utzi zuten hartan. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 108. orr.
Damurik ez dizuet beste deusik erraten ahal. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 25. orr.
Damurik, une horretan ez nintzen konturatu lazoa nire lepo inguruan jartzen ari zitzaizkidala. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 76. orr.
Mereziko zuen hemen leku on bat gure lerro laburretan, damurik, izanen ez duena. Herria 2001-11-15
Orduan genuen jakin nola 1928an Fleming britaniarrak atzeman zuen sendagailu orokor hori, damurik gerla ondoan baizik hedatu ez zena munduan zehar. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 220. orr.