Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Dama bat naiz eta nire mailakook ez dugu lapurretarik egiten. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 22. orr.
Andre hura, izan ere, dama bat zen. Matías Mujika «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 26. orr.
Ferme izeneko irla konkistatu berri du, bere damaren merezient izan nahirik. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 255. orr.
Beste dama baten zapia eraman huelako. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 45. orr.
Lapurra zelakoan, damaren morroiek ezpata ateratzeko keinua egin zuten. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 21. orr.
Etxe hartan bizi zen emakumea dama iritsi berriaren adiskide mina zen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 262. orr.
Gero jakin zuen dama hura Mireia de Verdemar zela; eta hildakoa, berriz, bere aita. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 14. orr.
-Jauna: oroitzen duzu Lancelotez maitemindurik zegoen damaz esan nizuna? Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 53. orr.
Uste nuen dama bat zinela -esan zion Holohan jaunak, eta zakar urrundu zen harengandik. apain-apain jantzitako dama bati erreparatu zioten, bere baitan kiribildurik zegoen zalgurdi baten txokoan, nekatua bezain pozik, antza. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 219. orr.
Egiazko dama baten itxura din!... Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 342. orr.
Dama puska bat zen frau Öchler, luze bezain zabala, gizon itxurakoa. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 65. orr.
Semaforoaren aurrean geratu zen autoa eta damak burua jiratu zuen gizonarengana. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 150. orr.
Ostaliertzat dockerrak, inguruko langileak, Pontrique kaleko putetxeko damak... zituztela. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 144. orr.
Damak ez dira onartzen, damak izan ezik. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 194. orr.
· Bibianari Aintzirako Dama ere deitzen zioten. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 12. orr.
Oihaneko Dama! Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 52. orr.
Santua poztu egin zen [...] ikusiz Dama Pobretasunari azkenera arte leialtasuna gorde ziola. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 415. orr.
Erizainak joan diren unean, Elurrezko Dama guztiz zuri bat ikusi dut Antonen begietatik desagertzen, egin duen erdi-lotik esnatu denean. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 51. orr.
Lanceloten bihotza dama gazte batena dela, munduan denik ederrenetako batena. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 30. orr.
Dama noble eta ausarta zara, eta laguntzarik gabe zureganatu duzu aintza ahaztezina. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 302. orr.
San Petersburgoko aristokraziako dama dotore eta aberatsei. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 249. orr.
Gorteko dama txolinak, burgesiako emakume handinahiak, erlijioaren beharrean zeuden arima desorekatuak, sentipen berrien bila zebiltzan gorputz eta arima ausartak... J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 250. orr.
Baietz orain gure Jean Pierre dama ederrarekin ezkondu! Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 140. orr.
Big Lannie egunez joan ohi zen dama dirudun eta astitsuen etxera, gobada egitera. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 257. orr.
Hiriko dama dotoreenentzat josten zuten Dickens-en eleberrietako jostun pobre gaizki jantzi haiek bezala. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 81. orr.
Jarrera irekiko dama gazte hiztun bat zen Ivors andereñoa. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 278. orr.
Barru-barruan etsirik egonez gero, dama guztiz atsegina gai zen bereari eusteko. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 274. orr.
Tira, zer sentitzen da, ene dama ezkondu zaharra? Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 86. orr.
Rohango Dama Zuriarekin ezkonduko naiz, berak hala nahi badu. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 302. orr.
Zaldun guztiek jakin zuten damari gertatutakoa, eta gutunen kontua. -Ai, dama: han ez duzu ikusiko zure zalduna, hemen baitago hondoa jota! Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 53. orr.
Ikusi izan zituen zalgurdiak ate aurrean gelditurik, eta dama dotore jantziak, zaldunak lagun zituztela, handik irteten eta bizkor-bizkor zalgurdietan sartzen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 103. orr.
Berta Maurac-ekoa dama gaskoi gaztea zen; gazte bezain eder pertxenta; Nuño Inthalatzia, berriz, zaldun nafar prestua. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 160. orr.
Ez, haiek ez zuten inoiz jakinen zaldun bat egiazki zer den, are gutiago zer den dama printzesa bat arriskutik salbatzea eta haren maitasuna bihotzean eramatea munduz mundu. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 254. orr.
Baina niri zaldun haietatik gustatzen zaidana, damez gainera, gainean eramaten zuten armadurazko jantzi hori da, eta nekez zauritzen zirela. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 159. orr.
Mutiko bat atzetik jarraika zuela zurezko espaloitik zihoan dama itxura polit samarreko bati. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 26. orr.
Arratsaldean bisitan etorriko zaidan dama-saldoa kontuan izanda, [...]. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 235. orr.
Dama-taldea arratsalde erdian azaldu zen. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 236. orr.
Lehenagotik banuen zure dama-bisita bukaezinen berri, baina orain behingoan samina nolabait korporala zen. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 30. orr.
Nire emaztearen dama-otseina kaleratu berri dugu. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 29. orr.
Berehala ohartu zen neska bular-lerdenak puta baten moduan, barkatu, gorte-dama baten gisa baliatu zuela gorputza, senargaia gerran zebilen artean. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 215. orr.
-Tira, dametan egingo diagu orduan; irabazten baduk, hiretzat nekazari hil guztiak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 127. orr.
Aizak, Porfiri, ekarri dametan egiteko taula. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 127. orr.
Tea hartzera gonbidatzen zituen, hitzematen zien etxera joango zitzaiela dametan jokatzera. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 221. orr.
Txanponak, orratzak, zigilu bat, damak eta mosaikoak. Berria - Kultura 2004-08-14
Mitoaren arabera, Teuthen aurkikundeen artean zeuden kalkulua, geometria, astronomia, dama-jokoa, dadoak, eta letrak. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 221. orr.
Mosaikoetan erabili teselaren batzuk ere azaldu dira, eta besteak beste, brontzezko orratzen bat, eta garai bateko dama-joko antzekoren bateko fitxa bat ere bai. Berria - Kultura 2004-08-14
Oso ikusgarria izan zen Argandoñak hirugarren txandan egindako dama sakrifizioa Ninov bulgariarren kontra berdinketa lortzeko. Berria - Kirola 2006-04-19
Dama andreak azaldu zionez, ordea, hala jokarazten zion edozein lagun hurko zorigaiztokok. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 268. orr.
Laugarrenetik zazpigarrenera, legehaustearen ondorio zuzenen nolakoa adierazten zaigu; hau xake-partida balitz, zuriekin jokatzen duen jokalariak dama taularen erdira ateratzeko egiten dituen ahaleginekin konpara liteke. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 18. orr.
· Dama-taula gorridun durbante zuria buruan ondo bermatu, amari buruz itzuli, eta esan zion: [...]. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 13. orr.
Beatrice eta Betti William Hughes ziren ohorezko damak. denbora batez Parisko emazteki printzipal baten ohorezko dama izan zela. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 149. orr.
Boldireva kondesa eta Juziakina printzesa, alarguna bata eta neskazaharra bestea, gorteko ohorezko damak biak garai batean, berritsuak biak, mihi-luzeak biak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 389. orr.
Errepideko taberna batean ospatutakoa bezain ezkontza patetiko batean hasiko da Philipperen eta Sentaren arteko maitasun istorio bitxia, ezkongaiaren nebaren eta ohorezko damaren artekoa. Berria - Kultura 2004-09-22
Baina gauza zaila da, aliritzira, pikako damari zeregin bat ematea. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 24. orr.
Ez da jakiten zertan erabili hegazkinak, tankeak, pikako dama... Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 24. orr.
anbotoko dama (5); bat dama (3); bateko dama (3); benetako dama (3); bere dama (4); beste dama (5); bi dama (8); da dama (4); dagoen dama (3)
dama atsegina (4); dama atseginak (8); dama bat (33); dama batek (8); dama batekin (6); dama baten (14); dama bati (5); dama batzuek (4); dama batzuekin (4); dama da (3); dama damatxoenganat (3); dama eder (13); dama eder hori (3); dama ere (5); dama eta (8); dama gazte (23); dama gazte bat (4); dama gazte xarmant (3); dama gaztea (11); dama gazteak (7); dama guztiak (4); dama guztiz (18); dama guztiz atsegina (6); dama guztiz atseginak (10); dama haiek (6); dama haren (3); dama hark (3); dama hauek (3); dama horiek (3); dama hura (8); dama ikusi (3); dama itsu (3); dama maite (6); dama maite horri (5); dama pobretasuna (5); dama pobretasunaren (5); dama pobretasunari (3); dama rosa (4); dama saria (3); dama txakurtxoduna (6); dama zuria (7); dama zuriarekin (4)
edo dama (5); ene dama (9); ene dama maite (6); esan zuen dama (7); eta dama (27); eta dama pobretasunaren (4); eta hiru dama (3); gure dama (4); hiriko dama (3); hiru dama (6); izan zuen dama (3); la dama (5); la dama rosa (4); ohorezko dama (5); rohango dama (3); ubarneko dama (16); ubarneko dama damatxoenganat (3); zen dama (7); zuen dama (31); zuen dama atseginak (3); zuen dama guztiz (6); zuen dama hura (3)
bere damaren (3); bi damak (3); damak ere (3); damak eta (5); damak ez (6); damaren jauregia (3); eta damak (13); eta damen (3); gazteluko damak (3); hiriko damak (4); hiriko damen (3); n hiriko damak (3); neure damatzat (3); ohorezko damak (3); ubarneko damen (3); zieten damei (3); zion damari (3); zuen damak (3)