Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

coca-cola (ETCn 988 agerraldi; orobat koka-kola g.er. eta kokakola g.er.) 1 iz edari freskagarri kafeinadun baten izena.

Coca-cola bat hartzen du hozkailutik.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 122. orr.

Coca-Cola hori niretzat al da?  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 144. orr.

-Eta hiru katxi zerbeza, lau tiro, sei kokakola eta bost ur botila!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 237. orr.

Edari on bat bakoitzak, haiek coca cola eta nik esne beroa, eta jo berriz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 174. orr.

Jende gehienak kokakola eta kalimotxoak eskatu zituen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 70. orr.

Morris Coca Cola bat edaten ari zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 229. orr.

Egarriak hartuta, fanta edo coca-cola bat edateko asmotan jaiki nintzen.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 183. orr.

Koka-kola saltzeko makina bat (kanpoaldean kokatuta zegoena [...]).  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 185. orr.

Bizkar-zorroa sandwich eta coca-colaz bete, eta ospitalera sartu nintzen.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 18. orr.

Coca-cola eta patatazko zinema uneak.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 51. orr.

Aspaldiko Coca-Cola baten txapa gorria izan zitekeela.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 124. orr.

Kokakola ere droga da, eta zerbeza, eta telebista...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 99. orr.

Kontrazeptibo lez cocacola erabiltzen genuen, azido karbonikoa espermizida zelakoan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 202. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lucindak coca-cola edalontzia hartu zuen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 148. orr.

Coca-cola poteak kili-kolo egin eta mahaitik erortzen da.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 140. orr.

Hor dator itzulian, bi coca-cola lata eta plastikozko bi edalontzi handirekin.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 266. orr.

Aurrera egin du Coca-Cola botilarekin.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 143. orr.

Cocacola makinatik plastikozko edalontzira erortzen diren izotz zatiak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 215. orr.

Coca-Cola banaketako kamioi herdoildu baten ondoan.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 153. orr.

Coca-Cola gustuko chupa chups goxoki bat zeukan ahoan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 306. orr.

Coca-cola zaporeko muxuak goxoak dira.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 147. orr.

Iraganaren eta ustezko geroaren arteko zubi, Coca-Cola iragarkiek egiten dute argi.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 235. orr.

Berehalaxe atondu zuen jolas-lekua, bi Coca-Cola kaxa hutsen gainean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 31. orr.

Pizza bat jan zuen, eta coca-cola pare bat edan.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 270. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bi coca cola (3); coca cola (116); coca cola bat (12); coca cola botila (3); coca cola eta (6); coca cola kaxa (3); coca cola lata (5); coca colak (23); coca colarekin (3); coca colaren (16); coca colari (4); da coca (3); du coca cola (3); eta coca (19); eta coca cola (10); eta coca colak (4); ez coca (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus