Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

busto (orobat bustu g.er.) iz giza gorputzaren goialdea, burutik gerrialdera.

Baita eskultura guztiak ere: figuratiboak, abstraktuak, zinetikoak, egurrezkoak, altzairuzkoak, bustoak, harlanduzkoak, artista ezagun nahiz ezezagunenak, denak erauzi zituen garabi erraldoi batek.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 18. orr.

Bertako gaztainondo eta zumar handiek itzal gozoa eskaintzen diete italiar literaturako hainbat idazle handiren brontzezko bustoei: Carducci, Foscolo, Manzoni, Alfieri... Bustook zuri-zuri dituzte beren buru patrizioak.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 46. orr.

Ezin duzue ezer liluragarriagorik imajinatu, salbu eta damen bustoak ikusi badituzue bitxitegietako erakusleihoetan.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 281. orr.

Bere gelan, [...] sutondoaren gainean, ume baten busto handi bat, zeramikazkoa, altzari-saltzaileak oparitu ziona diban bat erosteagatik.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 41. orr.

Bazagok hemengo parkeetan Umbertok baino merezimendu gutxiago egindako jendearen bustorik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 195. orr.

Sen hezigabe batek nabarmenarazten digu atseginez esternomastoideoaren laburdura Alexandroren bustoan.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 24. orr.

Gure amak manikiak zituen bere jostundegian, baina ez horrelakoak, baizik bustoa eta bularra baino ez zituztenak, eta buruaren ordez larako bat zegoen estutzeko.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 183. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus