Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
buruloka (orobat buru loka) izond adkor emakumeez mintzatuz buruarina.
Ai! Zer hartu ote du buruloka honek? Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 42. orr.
Ai, zer ez nuke egingo kurrinka buruloka horrekin! Izorra nazatela motxin-bero horietako bat ez bada. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 65. orr.
Non ote ziren nire binilozko diskoak, nire estatistika apunteak...? Auskalo! Eta fakultatean ezagutu nuen Gernikako buruloka haren kulero bilduma? Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 136. orr.
Joka ari ziren oskolen pisutasunak kontra eta burla egiten zien elkar ukitzen zuten buru lokei. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 151. orr.