Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Andere zaharraren orduko eguna burtzoro batean iragan zen, negarrez, galdezka eta semeari bereziki eman zion edukazioaz zalantzaz itoa. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 65. orr.
Burtzoroak, zorabioak banituen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 136. orr.
Burtzoroa eragiten zion arbolaren kaskora abiatzen zen, abarrez abar, amatxiren bila. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 171. orr.
Ez zidan minik eman, baina bai hainbateko burtzoroa eragin. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 232. orr.
Gure zaintzaleen bazkariaren artetik, dei ixil batzuk ene burtzorotik ateratzen nute. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 117. orr.
Ez, ordea, aita bezain burtzoro eta ameslari. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 57. orr.
Berehala konturatu zen guztiz burtzoro eta beren ametsen esklabo zirela gonbidatzaile haiek guztiak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 57. orr.