Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aerostatoak atmosferan burrunbatzen zuen. Berria - Harian 2005-03-24
Hurrupa laburretan edan zuen, ahogozatuz, barne patioan burrunbatu zuten korroskada ozenak atereaz. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 96. orr.
Harengana itzulirik, ordu arte entzun ere ez zituen zurrunga hotsak bere belarrietan burrunbatu zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 258. orr.
Munduko zelai zabala ere burrunbatzen dute, inoiz antzoki handietan zabalduriko errezela masta eta zutabe artean kirrizkatzen den bezala. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 401. orr.
Erran behar dugu ere Pierre Lacabe gure organista gazteak ederki burrunbatu duela bere organoa. Herria 2001-11-08
Tinpano atezuak ahurrekin burrunbatzen dira eta inguruan zinbalo konkaboak entzuten. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 131. orr.
Izar distiratsuz jantzitako ortzi-etxea udazkenean eta udaberriko urtaro loretsua irekitzean burrunbatzen da gehien eta lurra nonahi dardaratzen. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 415. orr.
Azken postan, iemstxikak mendien artean burrunbatzen hasiak ziren trumoiak erakutsi zizkionean, garbi adierazi zion zein zen bere asmoa. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 140. orr.