Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Halatan, sudur-ahots kinkun bat nagusitzen da nire atzeko jardun burrunbarian. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 18. orr.
Erregearen tronpeta guztiek loria-kantua jo zuten, hain hots burrunbariaz non ezinezkoa baitzen zeruko beste hainbeste elkartu ez izana. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 384. orr.
Hondartzako moto burrunbari baten gainean. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 118. orr.
Erlastar burrunbaria argiaren bila. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 219. orr.
Oilo luma arinak, urre kolorekoak, nabarrak, putz egin eta hegaka goratzen zirenak, euli burrunbariak eguzkitan egiten duten legez. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 249. orr.
Txori ziztu burrunbari haiek. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 62. orr.
Eta azkenean Ogle horrek, antzezpen hartaz gogaiturik, oihu egin zuen ahots burrunbariz: "Desarma nazatela ala emakume hau hilko dut!". Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 222. orr.
Bide guztietan barrena aurkitzen ziren zomorro burrunbari urre-koloreko horiek. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 130. orr.
Barru-barruraino hunkiturik, irrikaz entzuten zuen, eta hitz bakoitzak arima berri burrunbari bat forjatzen zuen bere barnean. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 167. orr.
Gero, isiltasun burrunbaria. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 78. orr.
Horrek ez dio eragozten neska ona eta sinpatikoa izatea, kriollo edertasun burrunbarikoa izatea eragozten ez dion legez. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 118. orr.
Euliak igandea zela ohartu gabe eta paper zintzilikatuen beldurrik gabe ari ziren, burrunbari, batak bestea jo eta oso bizkor bereiziz, bata gora espiral zoroan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 105. orr.
Berokia zabal-zabalik, burua berotuxea eta pittin bat burrunbari, balaustradaren ondotik ibiliko dira. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 177. orr.