Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eta gertatzekoa gertatu zen: batzuek bultza eta besteek tira erabili zuten, eta puskak kendu zizkioten abitutik, gordetzeko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 341. orr.
Han ibiltzen ginen, kale koloretsu haietan barna, gizon mozkorrek bultza eta emakume tratulariek bultza. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 45. orr.
Azkenean, tira eta bultza, lortu zuten esnatzea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 849. orr.
Hankak pixka bat atzeratu eta, bultza eta bultza, indarra egiten nuen buruaz. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 20. orr.
Belarri berdedunak bortizki bultza du Yolo, eta borrokan hastera erabat ausartzen ez direnen antzera, gero zain gelditu da, ea besteak zein erreakzio egingo duen. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 201. orr.
Heldu zidan lepotik eta beherantz bultza ninduen, ito nendin, han, inork nire berririk jakin gabe, putzu beltz hartan. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 17. orr.
Maitasun erromantikoan itxaropen gehiago jar ez zenezan, maitasun errealera bultza nahi zintudan, maitasuna musu ematea da, eskua sartzea, ukitzea, larrutan egitea... Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 330. orr.
Haur-jolas moduko hartara jolasten ginen, makiltxo eta egurrezko pieza batzuk bultza eta kokatzera, denbora-pasa. bere agerpenak ez ote zuen bikote hura hondora bultza. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 112. orr.
Ez bultza egin. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 167. orr.
Baskoniako denek norabide berean egiten dute bultza. Berria - Harian 2006-04-27
Ramo-k bultza egin zidan, eta isilik egoteko keinu bat egin nion. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 101. orr.
Ez zitzaion inporta bultza egiten zigutenean. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 154. orr.
Egin zuen bultza indarrez, eta bertan zeuden buruzagi eta jendearen gainera etorri zen jauretxea. Elizen arteko biblia Epa 16,30
Bultza egin zion ateari airea sar zedin. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 153. orr.
Lehenbailehen hiltzeko denborari bultza egiten dionetakoa. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 118. orr.
Arinki egin behar du bultza etsaiaren hormaren kontra, eta erresistentziarik batere aurkitzen ez duen lekuan bakarrik jarraitu aurrera. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 77. orr.
Tira, bete itzazu kopak -bultza egin zion atzeraka, libre utziz-, maltazko edari zaharrak lagunduko dizu zentzuduna izaten. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 220. orr.
Goseak eragiten dio lan beharginari, jan beharrak egiten baitio bultza. Elizen arteko biblia EsZ 16,26
Horiek izan ziren aitari ostikoa jo eta bultza egin nionetik nire lehendabiziko hitzak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 144. orr.
Halako batean, ordea, maitekiro bultza egin zidan banan nendin. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 32. orr.
Obispoari ere gauza bera agindu, eta bultza egin behar izan nion, bestela ez zuela saltorik egingo-eta. gure nagusikeriazko posizio patriarkaletik mugitu bagara ez garela mugitu geure baitatik heldutasunera iritsi garelako, baizik eta emakumeek bultza egin digutelako eta astindu egin gaituztelako. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 105. orr.
Anaia hau berekin zeraman aingeruak bultza egin zion eta amilka bota zuen amildegi hartan behera. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 994. orr.
Ura edaten dut, tomateari bultza egiteko. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 56. orr.
Armairuaren ateari bultza egin eta zabaldu egin zuen Harryk. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 321. orr.
Guarda-etxeko ateari bultza egitean irekita aurkitu zuen. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 136. orr.
Norbaitek bultza egin zion Roni buru atzean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 200. orr.
Biserari atzera sakelan behera bultza egin eta bulegoan sartu zen berriro. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 129. orr.
Eguna argitzean, andrea ez bazen garaiz jaikitzen, ohearen kontra zutitu eta bultza egiten zion bere adartxoekin eta beeka esnatzen zuen, keinu eta mugimenduz elizara joateko presa emanez. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 791. orr.
Beharbada beste aldetik bultza eginda aterako dut tramankulu hori. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 77. orr.
-Agian ikusezin bihurtuko da -erantzun zion Hermionek, izainei pertzaren hondora bultza eginez-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 157. orr.
Bultza egin diote, nonbait, eta nola bultza! Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 238. orr.
-Mesedez, andreak, lasai... ez bultza.. kontuz liburuekin... Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 54. orr.
-Ez bultza... Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 190. orr.
Dolmancé: Bultza mutil, bultza. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 179. orr.
Eta hik zer eta bultza! Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 83. orr.
Lotan zegoela, estalkiari bultza eta besoak eta hankak astintzen zituen. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 69. orr.
Orduan Andrés, avanti! esanez, gurdiari bultza eta Luisek seinalatu aparkalekurako pasabiderantz abiatu da. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 24. orr.
Euria hasi zuen, eta berehala ur eta haize boladak bortxa gordinez jo eta bultza hasi ziren. partisano zaharraren laxotasuna baliatu zuten Tejada kapitainaren zomorroiek niri bultza eta berari oratzeko, zakar, beso-zangoetatik. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 152. orr.
Ate pisutsua bultza eta barrura sartu zen. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 101. orr.
Bultza honi eta galdetu hari, bidea egiten ari da Galtzaundiren etxeraino. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 222. orr.
Elizatik irteterakoan, bultza honi eta desenkusa hari egin nuen Jeronimorenganaino. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 25. orr.
Desenkusa honi eta bultza hari egin behar izan nuen neskarenganainoko bide jendetsua. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 31. orr.
Ukabilak gora, botilak hegan eta kristo guztia dantzari, ostiko eta bultza ezker-eskuin. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 7. orr.
Bultza-usteka ari zatzaizkit". Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 53. orr.
bultz egiten (8); bultz egiten dio (3)
aldera bultza (7); aldera bultza egin (6); ateari bultza (17); ateari bultza egin (11); atzera bultza (4); atzera bultza egin (3); aulkiari atzera bultza (3); aurrera bultza (3); barrura bultza (4); bat bultza (3); batek bultza (4); batek bultza egin (3); batera bultza (5); batera bultza egin (3); beherantz bultza (3); bultza dezake (11); bultza dezakeela (3); bultza egin (148); bultza egin behar (6); bultza egin dio (3); bultza egin eta (34); bultza egin nion (6); bultza egin ondoan (3); bultza egin zidan (7); bultza egin zien (5); bultza egin zion (40); bultza egin zioten (6); bultza eginda (5); bultza eginez (30); bultza egitea (6); bultza egiteko (8); bultza egiten (60); bultza egiten dio (9); bultza egiten diola (5); bultza egiten zien (4); bultza egiten zion (5); bultza egiten zioten (4); bultza eta (25); bultza eta bultza (8); bultza honi (5); bultza honi eta (4); bultza zuen (4); denean bultza (3); denean bultza egiten (3); du bultza (3); egitera bultza (5); ere bultza (7); ere bultza egin (3); eta bultza (39); eta bultza egin (11); eta bultza egiten (8); ez bultza (5); eztiki bultza (3); gora bultza (4); gora bultza egin (3); harryren aldera bultza (3); heldu eta bultza (3); kontra bultza (4); laxoan bultza (3); niri bultza (3); orgari bultza (3); orgari bultza egin (3); pasatzen denean bultza (3); ta bultza (3); uztartze laxoan bultza (3)