Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baionako apezpikuarekin afalduak gira duela bulta bat. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 170. orr.
Biek pipatu zuten bulta batez, zeru ertzean azken leinuruak desagertzen ikusiz. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 215. orr.
Bulta bat egon ginen solasean. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 71. orr.
Bulta baten buruan alde egin zuen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 125. orr.
Bulta baten buruan Basoi bere aldetik hasten da: [...]. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 67. orr.
Bulta bat berantago eta oinez egin beharko nukeen bidea, hemengo legoa bete. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 59. orr.
Badin orain bulta bat ostikoka eta zaflakoka erabiltzen nauela. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 203. orr.
Plazer nuke zurekin bulta bat egotea. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 142. orr.
-Ez dakit, egia erran, badu bulta bat ez dudala haren berririk. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 38. orr.
Maigret: Bazuen bulta bat ez genuela ikusi. Herria 2001-02-22
Bulta bat jada Artoizetik gosaldu gabe abiatu zela. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 54. orr.
Ments dituzu bulta hartako bertze lagunak ere. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 52. orr.
Miarritzen, bulta huntan bada arrangura eta buru-hauste Notre-Dame izeneko xahar-etxearekin. Herria 2004-10-21
Bulta huntan lotuak dira prestaketa lanari, Manex Fuchseta Maialen Torredituztela laguntzaile. Herria 2004-05-27
Euskal Kultur Erakundeak ere ez du uste-gabetarik akulatzen sail hortan bulta huntan abiatua duen indarra. Herria 2005-06-09
Eta holaxe egon ginen, bulta luze bat, elkarri begiratu gabe. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 21. orr.
Mattin berriz jinik eneganat, biak egon ginen bulta handia dantzariei so. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 39. orr.
Duda-muda bulta baten ondotik Joanes Mentasun hasi zen, papera daldaraka. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 73. orr.
Lehen mesfidantza bulta ezabatu ondoan, Dan ezin isildua zen: irudi zen zazpi haurreko familia hartako zoriontasun biluzia bizitzen zuela oraino. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 120. orr.
Honelaxe jokatu behar du haizearen putzak ere, zeinak, ibai indartsu gisan zernahi jotzen duela, dena aurrean hartzen eta bulta etengabez eraisten baitu. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 49. orr.
Baten batek, Jacquesek bultzaturik segur aski, haserre bulta batez pittilitzon izengoitiaz bataiatu zuen, eta noski ezizena larruari eratxeki zitzaion, lapatin. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 199. orr.
Ez bide zuela Fanchek ene haserre bulta sumatuko espero nuen. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 56. orr.
Baditut kolera bulta itsusiak eta zinez orduan arrunt kexatzen naiz. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 19. orr.
Tristura bulta batek inarrosi zion barnea. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 309. orr.
Ti Kerneko sukaldera heldu orduko kexu bulta batek inarrosi ninduen, eguna argitzen zihoala: zakutik edo zorrotik sua piztekoa nuen alajainkoa! Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 80. orr.
Alabaina ur jauzi haundi bat erortzen da delako putzu horretara eta zirimolaka aritzen azkarki, dena inguru eta inguru; orduan, bere bultan hartzen zaitu ur horrek eta preso atxikitzen. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 105. orr.
Bere biziko parte handiena Ameriketan pasaturik, erretiratu da Izpurako xahar etxean eta bulta txar bat ukanik Izpurako eritegian pausatu da. Herria 2004-11-18
Jakes Chourrout zendu da 85.garren urtean, bihotzeko bulta txar baten gatik Donapaleuko eritegirat altxatu dute eta zendu da. Herria 2005-02-10
Kasko guzietan Baigorriarrak bultan zutitzen dira eta aise garaitzen dute petik goiti nekez jina den eta arrunt akitua den etsaia. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 95. orr.
Potereaz jabetürik Kordoban züzengabe, Al-Andaluz-eko tirano jarririk indarka, Eüskal Herrian sei aldiz builtan sartüko da, Iruñe bi aldiz hartüko dü, eta bidean ahal düana oro xehekiko. Herria 2004-02-12
badu bulta bat (12); bazen bulta (4); bazen bulta bat (3); bazuen bulta (5); bazuen bulta bat (4)
bulta bat (52); bulta bat ari (3); bulta bat ez (5); bulta bat honetan (10); bulta batean (3); bulta batek (3); bulta baten (12); bulta baten buruan (10); bulta batentzat (3); bulta batez (11); bulta goxo (3); bulta hartan (4); bulta honetan (4); bulta huntan (111); bulta huntan aipu (9); bulta huntan bazen (3); bulta huntan hutsa (3); bulta luze (7); bulta luze bat (4); bulta txar (7); bulta txar baten (3)
da bulta (8); da bulta huntan (5); dira bulta (5); eta bulta (11); eta bulta huntan (5); hori bulta (4); hori bulta huntan (3); zen bulta (4)