Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bulkada (ETCn 2.480 agerraldi) 1 iz oldarrezko bultzada. ik bulko.

Denok dugu gure oroitzapenak, pentsamenduak, bulkadak, itxaropenak eta ametsak gordetzeko leku baten beharra.  Berria - Kultura   2004-05-22

Zeloteen fakzioa erasotzaileari atzera eusten saiatu eta beren judu-ondarearen gotorleku espiritualera erretiratzeko bulkada zuen jendearen artetik erreklutatzen zen. esan beharra dago bihotz biguneko gizona zela, eta, txiroren batekin topo eginez gero, guztiz ezinezkoa zitzaiola txanpon xehe batzuk emateko bulkadari eustea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 265. orr.

Nora zihoan hainbeste lorerekin galdetzeko bulkada etorri zitzaion Jimmyri, baina eutsi egin zion eta ferryaren brankarantz jo zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 540. orr.

Ongi nabaritu nituen ene hatzetan orgasmoa izan zutenean beren zakilek likidoa kanporatzeko egindako barne uzkurdurak; bulkadak alegia.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 120. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Auskalo zein bulkada kontrolagaitzek eraginda, agurtu, eta Anaz galdetu dio, berarekin gogoratuko den ez badaki ere.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 184. orr.

Neska bere baitara bildua ikusi zuen, eta ezin izan zion begirik kendu: izan begitarteak, izan gorpuzkerak, zerbaitek halako bulkada magiko batez erakartzen zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 334. orr.

Maite du arranoak bere bakardadea, haizearen sostengu eta bulkada laguntzailea.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 7. orr.

Kanpora irten garenean, sabelean halako bulkada bortitz bat sentitu dut, eta berehala tripei heldu, burua makurtu, eta, nire GMI-aren kalterako, botaka egin dut.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 323. orr.

Istorio horrek arabiar Völkerwanderung baten hasierako bulkada azaltzeko balio izan du, azkenean arabiar penintsulatik indar handiz irten zena Tien Shan eta Pirinioetan zehar.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 142. orr.

Janaren eta sexuaren artean oso lotura estua dago, gizakien oinarrizko bulkadak dira.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 153. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Erreguladore bat jartzea ere pentsa lezake: pareta elastikozko hodi zati bat, alegia, ponpa-bulkada bakoitzean zabaltzen dena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 169. orr.

Touretteren sindromean "zer" horrek ageriko konpultsioaren taxua hartzen du, ageriko barne-bulkada eta konpultsio sail batena.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 91. orr.

Barne bulkada ala arrazoimenaren erabakia izan zen [...] eskola amaitu eta ikasleak altxatzen hasi bezain laster, niri begira keinu mutu eta ia ikusezin bat eginarazi zizuna?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 27. orr.

Aizkorakara delako horrek, jokozale amorratua, edale handiaz gainera, trabes egiten zuen hildakoaren gorpu burugabea artean heriotza tokian zegoelarik, azken dardarak, azken bizi-bulkadak emanez.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 41. orr.

Norbanako jakinen alderako erruki bulkadak beste oinarririk gabe, hezibidezko zigor oro debekatu izango liguke.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 180. orr.

Gizartea oinarrizko giza bulkada zenbaiten debekuaren gainean baita eraikia, haur orok, heldu ahala (gizateriak historian zehar bezalaxe), bere baitan sentitu, zapaldu eta bideratu behar izan dituenak: intzestua, kanibalismoa eta giza hilketa.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 42. orr.

4 (elektrizitatearena edo kidekoena)

Horrek eragindako bulkadak muskulu-zuntzak uzkurrarazten ditu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 226. orr.

Baldin eta lehenengo eraso kimikoak, mintzaren irazkortasuna aldaturik, intentsitate jakin bat iristen badu, abian jartzen da bulkada; bestela, ez da ezer gertatzen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 223. orr.

Handik igarotzen dira neurona batean sortutako bulkadak beste neurona batera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 222. orr.

Estimulua indartzen bada, lehengo tamaina gordetzen dute bulkadek, baina maizago gertatzen dira.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 114. orr.

Energia mekanikoa burmuinera bidaltzen dute bulkada elektriko bihurtuta.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 236. orr.

Muskulu-zuntz batek bulkada elektriko bat jasotzen duenean, edo uzkurtuko da edo ez da uzkurtuko (bulkada ahulegia bada), baina ez dago tarteko mailarik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 60. orr.

Bulkada kimiko lokalizatu batek jartzen du abian nerbio bulkada.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 223. orr.

Garunean, ozentasun-, garaiera- eta tinbre-sentipen bihurtzen ditu bulkadok datu-prozesaketarako sistema landu batek, eta jatorrizko soinuaren norabideari buruzko zenbait informazio ere ematen du.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 108. orr.

Kolinesterasari bere eginkizuna betetzea galarazten diote, eta, hartara, nerbio-bulkadaren transmisioa erabat oztopatzen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 59. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus