Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Argazkia etorkin bulgariar baten gelaxkan dago, pareta batean zeloz itsatsia. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 46. orr.
Eta baita idazle bulgariarra ere. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 184. orr.
Kerbalan Dimitar Dimitrov okupatzaile bulgariarra hil zen buruan tiro bat jaso ondoren. Berria - Mundua 2004-04-24
Sergei bulgariarra alboan jesarri zait. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 165. orr.
Zazpigarren txandan Dobrev bulgariarren kontra lortutako garaipenarekin goiko postuetara igo zen berriro. Berria - Kirola 2006-04-19
Fanarioten "Ideia Handiaren" porrotak adierazten zuen populazio kristau ortodoxo multinazionalak Otomandar Inperioan [...] hainbat parroki estatutan (greziar, errumaniar, serbiar, bulgariar, albaniar eta georgiarrean) banatu beharko zuela, Frantzia, Espainia, Portugal eta Holandaren ereduaren arabera. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 182. orr.
Bahitzaileek lepoa moztuta hildako bulgariarra 30 urteko Georgi Lazov da. Berria - Mundua 2004-07-15
Zein ote da haien bulgariar izateko era, haien harrotasun mota? Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 164. orr.
Orduan bulgariarrak, errusieraz dakienez, zerbait diotso hizkuntza horretan. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 165. orr.
Gizonak, orduan, italiarrak oso kantari onak zirela; onenak, bulgariarrekin batera; bulgariarrek baxu-ahotsa zutela, hala ere, eta italiarrek, berriz, baritono-ahotsa. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 318. orr.
bi bulgariar (5); bulgariar bat (6); bulgariar eta (4); bulgariarrak eta (5); georgiev bulgariarrak (3)