Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Atzo Salfit eta Skaka herrietan soroak suntsitzen aritu ziren indusmakinak eta buldozerrak. Berria - Mundua 2004-06-16
Israelgo 20tik gora tankek, 5 bulldozerrek eta hainbat Apache helikopterok inbaditu zuten mendebaldeko errefuxiatu kanpalekua. Berria - Mundua 2004-09-26
Israelek palestinarren 3.000 bat etxebizitza suntsitu ditu buldozerrak baliatuz, 2000. urtetik. Berria - Mundua 2004-06-16
Bulldozer bat sartu da gure egongelan eta etxea behera bota du. Berria - Mundua 2004-10-01
Palestinarren errebindikazioak, bulldozer batek bazter auzo bat suntsitu eta lautzen ari zela txabola bat bota du barruan bizi ziren bi atso zapalduz, ahizpak, gorrak izan behar bulldozerra ez entzuteko. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 136. orr.
Sumatrako ipar muturrean dagoen Aceh eskualdean buldozerrek hilobi komun handiak egin zituzten, kale eta belardietako milaka gorpu lurperatzeko. Berria - Mundua 2004-12-30
Itoizko solidarioen okupazio ekintzak ahal guttikoak agertu dira parean zaukaten buldozer eta foruzainen indarkeriaren kontra. Ohi duten legez palestinarren etxebizitzak suntsitzen ari zirela, Israelgo Armadako buldozerretako gidariek 75 urteko elbarri bat hil zuten atzo, bere etxean, Gazako hegoaldeko Khan Junis hirian. Herria 2003-03-10
Palestinarrak maiz kexatu dira buldozer blindatuak iristean askotan oharkizunik gabe soilik familia ozta-ozta bildu eta hanka egiteko denbora ematen dietela okupazio indarrek. Berria - Mundua 2004-07-13
Salta probintzian zuhaitzak botatzen ari ziren bulldozerrak geldiarazi zituzten Greenpeaceko kideek. Berria - Gaiak 2004-07-27
Sarritan, ordea, buldozerren palak etxea astindu aurretik ez dute inolako jakinarazpenik izaten. Berria - Mundua 2004-07-13
Bere laneko denboran "Buldozer" tresna handi horiekin arizana zen. Herria 2003-03-10
Pabilioietako apustuetan lehiatzen zirenak doberman, presa canario, rottweiler, dogo argentinar, pitbull edo bulldozerrak lako zakur handiak izan arren, entrenamenduetarako zakur ttikiak erabiltzen zituzten sparring bezala. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 42. orr.