Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bularrezur (ETCn 128 agerraldi; orobat bular hezur ETCn 13 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian bularrezur agertzen da) iz saihetsak aurreko aldean biltzen dituen hezur laua. ik esternoi.

Gure ustez, bularrezurra Martinez Galdeano hil aurretik apurtu zioten kolpeka, eta ez ondoren egindako suspertze saioen eraginez.  Berria - Harian   2005-08-12

Bularrezurreko haustura heriotzaren ondorengoa dela eta suspertzeko ahaleginetan egin zela zehazten du, halaber, txostenak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 678. orr.

Bizkarrean eta ornoetan kolpe ugari eta bularrezurreko fisura ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-06-16

Gelditu egin zen eta harritua, are nahastua zirudien ni ikusteaz, aurpegira, alkandoratik nabarmentzen zitzaidan samara, bularrezurrera eta hanketara zelan begiratzen zidan erreparatuta.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 222. orr.

Kartilago hori hezur bihurtuz doa pixkanaka, nahiz eta badiren gune batzuk bizi osoan kartilago izango direnak, hala nola kanpo-belarria, sudurraren punta eta saihets-hezurrak bularrezurrari elkartzen zaizkion guneak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 29. orr.

Pertsona helduetan, berriz, burezurrean, bizkarrezurrean, bularrezurrean, saihetsetan eta pelbisean ekoizten dira gehienbat globulu gorriak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 156. orr.

Esan nahi dut alkandora paparrean bi botoi irekita eramanagatik ere -eta bero handia egin behar zuen horretarako-, ez zitzaiola ikusten, bularrezurretik behera geratzen zitzaiolako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 407. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus