Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kendu zuen azkenik soinekoa, eta bularretako, kulero eta pantietan geratu zen. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 43. orr.
Hileroko tripako mina, bularretako bat edo edertasun-produktuak aukeratzea. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 56. orr.
2 bularretako (neurririk txikiena), bakoitza 0,50=1,00. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 64. orr.
Bularretako eta kulerotan geratu ginen eta germaniarrekin hasi ginen jolasten. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 19. orr.
Arras ongi eusten zion guztiak bere horri, baita D tailara igaro nintzenean ere; baina amore eman nuen orduan, eta bularretako batzuk erosi nituen arian-arian bazter utzi nuen ogiaren diruaz. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 14. orr.
Herriko Etxeko aitzineko autobus geltokian bularretako marka baten iragarkia dagoela gogorarazi zuten atzo emakumeek agerraldian. Berria - Harian 2005-08-11
Bularretako amerikanoa zen, Norma Lúciak oparitutakoa, azken teknologia garai hartan. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 84. orr.
bularretako barroko bat, puntilla eta enkajeekin, panty batzuk eta braga beltzak. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 97. orr.
Lurrean zegoela, oraindik plantxatzeko neukan bularretako urdinarekin eskuak lotu nizkion, estu-estu, korapilo askaezina lortu arte. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 26. orr.
Hala ere zenbaitzuk hantxe esertzen ziren gerizpean, gonak jasorik eta bularretako urdin edo zuri edo arrosa hutsez, blusa buru inguruan turbante gisa bilduta. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 38. orr.
Bere esku trebeek nire arropa guztiak kentzen joan ziren, bularretako hautsia barne. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 93. orr.
BLANCHEk blusa erantzi du: zetazko bularretako arrosa eta gona zuria baino ez dauzka pertsianek sartzen utzitako argipean. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 89. orr.
Ana Morena ez zen gehiegitxo kexatu, oro galdua duenaren etsipenarekin askatu zuen bularretako bikoitza, eta airean utzi zituen lau bular dilindariak, tilin eta talan, denbora luzez. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 160. orr.
bularretakoa kendu (6); bularretakoak eta (3); eta bularretako (8); eta bularretakoa (7); eta bularretakoa kendu (3); eta bularretakoaren (4)