Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Haurren ahotik eta bularrekoengandik jaso duzu gorazarrea etsaien lotsarako. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 80. orr.
Orain, beraz, zoaz, xeha itzazu amalektarrak eta suntsitu haien ondasun guztiak; hil, gupidarik gabe, gizaseme eta emakumeak, haur eta bularrekoak, idi eta ardiak, gamelu eta astoak. Elizen arteko biblia 1 Sm 15,3
Begiak erreak ditut negarrez, barrua irakiten, eroria bihotza, nire herriaren hondamendia dela eta, haurrak eta bularrekoak hiriko kaleetan ahulduak daudelako. Elizen arteko biblia Nk 2,11
Bere zorionerako, sei seme-alabetatik gazteena, Floraren amak irakatsita, nahiko ondo moldatzen zen euskaraz, haurra bularrekoa zela sartu baitzen hura etxean zerbitzari. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 290. orr.
Zeren eta, dakizun bezala, Felisa izan nuen nik, neure lehen urteetan, ama bihotzeko eta odolaren erdiko; eta haren bularreko izan nintzen, eta haren bularrek zaindu ninduten. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 289. orr.
Ondoren, bere jantziak ipini zizkion Saulek Dabidi soinean; berdin brontzezko buru-babesa eta bularrekoa ere. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 51. orr.
Brontzezko buru-babesa zeraman eta ezkamadun bularrekoa soinean; berrogeita hamar kilo baino gehiago zuen bularrekoak. Elizen arteko biblia 1 Sm 17,5
Urre trinkozko bularrekoa, harribitxiz inguratua, zeraman agureak. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 51. orr.
Hona hemen egin behar dituzten jantziak: bularrekoa, efoda, mantua, tunika bordatua, buru-zapia eta gerrikoa. Elizen arteko biblia Ir 28,4
Azkenik, kalearen erdian, iturrietatik hurbil, Gavard topatzen zuen, mahuka hutsik, besoak mantal urdinaren bularrekoaren gainean antxumaturik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 100. orr.
Oso argala zen, hilotz baten argaltasunekoa, gogoetak barrenetik jaten dituen ero batzuk argal izan ohi diren bezala, zeren pentsamendu gaixoak sukarrak edo bularrekoak baino gehiago jaten baitu gorputzaren haragia. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 293. orr.
bularrekoa ere (3); epaiketarako bularrekoa (3); eta bularrekoa (6); eta bularrekoa hornitzeko (3); eta bularrekoak (3); jantzia eta bularrekoa (3)