Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hasanek soinekoa erantzi ziolarik, neskari bai bularraldea bai bizkarra biluzik agertu zitzaizkion. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 44. orr.
Bularraldea, eskasa, soineko ederrak estaltzen zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 33. orr.
Haxix honek bularraldea zanpatzen dit. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 17. orr.
-Bai noski -esan zuen bularraldea puztuz-. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 390. orr.
Irmo jarri zen gero, burua atzera eta bularraldea aterea. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 40. orr.
Lisa, ordea, biratu egin zen, eta Florenti begira-begira jarri zen, lepoa puztuta, bularraldeak gerruntzea lehertu zorian. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 109. orr.
Goizean bularraldean egonezina sentitzen dudan arren, jaiki eta mugitzen hasi bezain pronto hobeto sentitzen naiz. Berria - Mundua 2004-10-26
Domina nire bularraldean idurikatu nuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 98. orr.
Bularraldean agerian zituen fusilamenduko zaurien orbainak. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 81. orr.
Odol iluna zerion bularraldetik. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 115. orr.
Kamiseta loreduna zeraman, paparra lehengo egunekoak baino gehixeago janzten ziona bularraldearen gainetik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 108. orr.
Eskuak bere kamisetaren bularraldeko poltsikorainoko bidea egin zuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 27. orr.
-Eta Scabbers, zer? -esan zion Ronek, bularraldeko sakelan sumatzen zen konkorra seinalatuz-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 54. orr.
Neskaren arnasaldi lasaiak bularraldeko argi-itzalak higitzen zituen, gora eta behera, modu akonpasatu batez. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 83. orr.
Mikel Strogoff garaia zen, indartsua, sorbalda eta bularralde zabalekoa. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 54. orr.
Bularralde astun, gorputz-enbor mardul eta zango mozkoteekin, gehiago dirudi baserritar bat, contadina bat, aristokrata bat baino. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 236. orr.
Muturra okertu zitzaidan, Isabel Sanjoseren ilegorri tindatua eta bularralde oparoa lehen lerroan ikustean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 37. orr.
Afifi anderea, bularralde zapala ezkerreko esku barrenaz zanpatuz, zurikeriaz, eragozpenka hasi zitzaion: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 38. orr.
Gustatzen zitzaion, bularralde hunkigarrian Wernerren ezpainak ibiltari nabaritzea. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 91. orr.
Pearlinek bidera irten zitzaion poliziari heldu zion eta joka hasi zitzaion bularralde urdin zabalaren kontra. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 349. orr.
Eper baten buruaren gainetik, edo basahate zurrun baten bularralde gorriunez zikinduaren ondotik. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 28. orr.
bere bularralde (3); bularralde oparoa (3); eta bularraldea (4)
bularraldean pausatua (5); bularraldean tente (3); bularraldean tente geratzen (3); eta bularraldean (6); euli uxatzailea bularraldean (3); haren bularraldean (3); nire bularraldean (3)