Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nik baietz esan nion guztiari, eta adi-adi jarri nintzen, Berlusgoñik segitzen baitzuen bere liburu bukatugabe eta korapilatsua nolakoa zen adierazten. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 63. orr.
Palazzo non finito (Jauregi bukatugabea) deitzen diote veneziarrek. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 81. orr.
Haatik, egon daitezke proposizio era konplexu eta bikoiztuak edo, osterantzean, zatikatuak eta bukatugabeak, arazoa denean, argi eta garbi, enuntziatu bakun, oso eta autonomo bat. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 95. orr.
Cotter zaharrarekin haserre banengoen ere umetzat hartu ninduelako, haren esaldi bukatugabeetatik esanahiren bat atera nahian aritu nintzen, buruari eragin eta eragin. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 16. orr.
· Bukatugabeari bukatuaren estatusa eman zioten Peggy Guggenheimek eta Peggy Guggenheim aholkatu zutenek. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 81. orr.