Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Holako jendeak (jito, hunjaro, zingaro, buhame, agote) eragin erabatekoa izan du gure gizartean. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 284. orr.
Ziburun bizi ziren aspaldiko kortsario, balea-ehiztari, agota eta buhameen ondorengoak. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 281. orr.
Garai haietan, menturazale, txerpolari, errekaitu-saltzaile, buhame, ijito eta mota guztietako petral saldoek mukuru betetzen zutela Amazonian sartzeko atari zen San Oximoron herria. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 15. orr.
Munduko oxtabenetan maizter bizi den herri ijito, motxaile, hungariano edo buhameari omenaldi eta eskerron gisa, honako zerrendan dauzka irakurleak, haien hizkerari zor zaizkionak. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 7. orr.
Hortik hara, buhamea hitza ahoskatze berarekin, bapore-hats heze hori etortzen zitzaion kasko zokoaren kilikatzera. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 10. orr.
Izenaz ezagutzen zituen zerbitzari guztiak eta errusiarrez nahiz buhamez osatutako koruko gizon-emakume guztiak. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 199. orr.
Ulertuak izatea nahi ez badute, nire aurrean beste hizkuntza bat erabiltzeko aholkatuko niekek buhame horiei! Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 87. orr.
Saltzaile eta buhameen oihuak entzuten ziren jendearen zalapartaren gainetik. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 150. orr.
Mendietatik etorritako buhameak, ikuslerik inozoenei zoria iragartzen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 90. orr.
Buhameek haurrak ebasten eta saltzen dituztela. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 23. orr.
Bezperan buhameen kanpamentuarekin topo egin zuen toki berera iritsi zen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 88. orr.
-Jainkoak sariztaturen zaitu, anderea -erraten zion buhameak-. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 11. orr.
Buhamerik geiena Baztan aldean dela. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 58. orr.
Buhameak badakite oilaskoen ebasten, oilaskoen ebasten eta sasipean gordetzen. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 82. orr.
Ezinbestean homosexual, zismatiko, desheredatu, agot, judu-masoniko, ijito buhame eta "munduko madarikatu guztiekin" batera anateman erortzeko: "bestelakoaren", "metekoaren" patu gaitzean. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 214. orr.
Buhamea zen, gaueko giroa gustukoa zuena. Berria - Kultura 2004-06-27
Aipatzen dira ere BUHAME ZURIAK eta BUHAME BELTZAK, behar bada lehenak agoteak ziren eta bigarrenak egiazko ijitoak. Herria 2003-10-23
-Etxerik gabeko zalduna haiz, ordea, eta horrek buhame edo agot odol-zikin baten pare ezartzen hau. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 119. orr.
Buhame garaia zen gizona, baztanga-pikatua. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 203. orr.
Buhame sorgin madarikatu horiek katuaren begiak zauzkatek! Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 120. orr.
Jaun errusiar handi horietatik batek baino gehiagok dudarik ez du egin horrelako buhame eder bat emaztetzat hartzeko. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 120. orr.
Azkenean, buhame begi-urdin batek argitu zizkion erregeari begiak eta esperantza. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 77. orr.
Herriz herri ibili ondoan, Uztaritzen, Mugerren, Angelun besteak beste, uda guztiez hemen gaindi itzuli bat egiten duten buhame ibilkariek geltoki bat kausitu dute Baionako portuan, San Bernateko ordokian. Herria 2004-07-29
Erregetzaren arranoa, egun batez, buhame eskazaleen errepetita bihurtuko da. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 67. orr.
Buhame itxurako saltzaile batek. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 153. orr.
Gogoan zuen aspaldi batean Hungariako gaztelu batean, bertako konde baten hiletetan, buhame talde batek jo zuela, eta bizia zeriola orduko musika hari. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 54. orr.
Azoka zela-eta han bildurik zeuden buhame, ijito eta tsigane kastako guztiak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 95. orr.
Buhame-saldoaren karkaila uherrak. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 12. orr.
Gizon hari ongi erreparatu, eta buhame kastako batekin ari zela iruditu zitzaion. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 85. orr.
Horrek azaltzen zuen buhame eta txerpolari saldoa hantxe egotea, munduko bazter guztietatik etorriak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 87. orr.
Bizarra moztu gabe uzten zuen, iduriz guti artatzen zuen larruaren arrasean; horrek buhame aire bat ematen zion. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 12. orr.
Sasieuskara deitzen zion hizkera horri, eta buhame lenguajia, berriz, Pagolakoak. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 212. orr.
Neska buhame eder bati gorte egiten zion. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 204. orr.
Orduan mutil buhame gaztetxo bat aurreratu zen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 318. orr.
Karlmaier abizeneko biolin-jotzaile buhame, zarpailtsu eta txiroa izan zuen irakasle. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 258. orr.
Gero, Shevirev doktoreak hala eskaturik, aurpegi nekatua eta begi handi-handiak zituen emakume buhame ilehori adintsu batek kantatzen zuen, urretxindorrez, lorategietako topaketez, jeloskortasunaz eta maitasun gazteaz. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 203. orr.
50eko hamarkadan Parisen sortzen ari zen jazz mundu buhamean ere ahots eta aurpegi garrantzitsua bihurtu zen. Berria - Kultura 2006-03-02
Lucyk bere lagun hippy buhameek baino luzaroagoan iraungo zuen. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 156. orr.
Hark bilatzen duen ukitu buhamea ematen dio zentimorik xahutu gabe. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 150. orr.
buhame eta (5); buhame zaharra (4); eta buhame (7); eta buhameak (3); eta buhameen (3); zion buhameak (3); zuen buhame (3)
buhami edo gehiago (6); buhami guziak (6); buhami guziak behar (3); buhami horiek (5); ehun bat buhami (7)