Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

buffet (ETCn 250 agerraldi; orobat bufet ETCn 22 agerraldi, bufete ETCn 48 agerraldi eta buffete g.er.) 1 iz abokatu bulegoa.

Buenos Airesera itzuli zirenean, ezkondu aurretik atonduriko Avenida Pueyrredon-eko etxera itzuli ziren, familiaren bufeteko kontuetara Hector, haren nahi guztiak betetzen ahalegintzera Begoña.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 233. orr.

Azken egunotan Laurak -Preteritoren emazteak-, abokatu buffet batean lan egiten duela zabaldu denez -Laura ere idazkaria omen-, bera hautatu dute kasu honetarako epaile.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 172. orr.

2 hotel eta kidekoetan, jaki arinak, hotzak eta beroak, zerbitzatzen diren aretoa; orobat zerbitzatzen diren edari eta jakiak; bilera sozialetan, edariak eta jaki xumeak eskaintzen diren mahaia.

Gu, hotelean urtean behin ibiltzen garenok, umeen modura portatzen gara, buffet bat edo bi xaboi pastilla dohako ikusi orduko.  Berria - Kirola   2006-04-06

Jangelara noa gosaltzera [...] ohiko buffeta dago gosaltzeko, aukera zabala da, kafea, tea, txokolatea, kruasanak, jogurtak, urdaiazpikoa, laranja zukua, tostadak, mermelada ezberdinak, arrautza frijituak, sagarrak, ez naiz oso gose, tea hartzen dut kruasan batekin.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 153. orr.

Kasino bateko buffetera sartu, eta nahi bezainbat -xanpaina barne- kasik hutsaren truke jateko aukera izateak ere harritu egin gaitu.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 249. orr.

Ez dakigu buffetetik irten berria zen edo whistean ohi baino diru-alde handiagoak jokatzen ziren gelatxo berde batetik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 251. orr.

Goizeko buffet-etik disimuluz ebatsitako fruitu-aleak hasi ziren erortzen nire inguruan.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 38. orr.

Bazekiten zein hoteletan zeuden buffetik oparoenak, eta bertan hartzen zuten ostatu.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 92. orr.

Gauerdi-ostean buffet hotza izan ohi zen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 135. orr.

Haurrentzat: bufet bat.  Herria   2001-07-12

Buffet horietako azkena egiteko mahaiak ere hortxe dira.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 330. orr.

Trenaren ibilbidean lehenengo bidarrez, hiriko alkatearen eta treneko antolatzaileen harrera hitzak entzun aurretik ekin genion buffetari.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 136. orr.

Buffet mahaiaren atzean.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 13. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus