Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Neu aukeratzekotan egon nintzen crêpe batzuk armagnac-ekin eskatzen bazituen, edo oso itxura ona zuen sagar-tarta bat, budin tentagarri bat. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 107. orr.
Jelatinazko bi abatetxe txiki, gorri eta hori; budin zuri zatiz eta marmelada gorriz beteriko plater zapal bat. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 293. orr.
Nik budina labean erretzen ere ez dakit. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 216. orr.
Ogi eta gurinez egindako budina, mahaspasaduna. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 19. orr.
Sukaldean Gabonetako budinak prestatzen ari zela, dena bertan behera utzi behar izan zuen Nanaren susmo zentzugabeen erruz. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 63. orr.
Ogizko budina ari zen banatzen Sethe, goxoa egongo zelako esperantzan marmarka. eta bukatzeko melazazko budina, ahogozoa egiteko modukoa. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 98. orr.
Berro-zopa, txerri-azpizun errea, lekak almendrekin, eta, azken-buruko, budina, eta horri guztiari laguntzeko, ardo-turrusta oparoak. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 203. orr.
Ez al zen lehengo gauean jaitsi bi berokitan bildua Ramsay andreak ilea budin formarekin moztu ziezaion? Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 30. orr.
Ogia eta gurin-budina, mahaspasaduna, eta gainean ogi-koskor kurruskatsuak eta guzti zituena. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 186. orr.
Ogi-azal eta ogi-pusketa guztiak bilarazi zizkion astearteko ogi-budinerako baliatzeko. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 93. orr.
Txokolatezko budinaren eguna. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 19. orr.
Arto-budina kremarekin. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 191. orr.
Arroz budina edo aran egosiak jaten ari ziren. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 65. orr.
Arroz-budina bakarrik geratzen zen, eta zartagin erdi bat jengibre-ogi, oso ona atera ez zena. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 257. orr.
arroz budina (4)