Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

branka (ETCn 1024 agerraldi) 1 iz itsasontzien aurrealdea.

Txopatik brankara joan eta brankatik txopara itzuli zen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 79. orr.

Handik pixka batera lainoa sartu zen, bazter guztietan, eta ez zen ezer ikusten, ez brankatik ez txopatik.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 54. orr.

Urrunean, zeruertzeraino lehertutako olatuen atzeko marra amaigabean, ontzi beltz luze bat, brankan eta popan kubo zuri bana ageri.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 29. orr.

Hango azken lurmuturra karrakaren txopa baino atzerago utzi ostean lema istriborrera osorik sartuz branka ababorrera zehatz artezturik, hegoaldera jo genuen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 13. orr.

Branka aurretik pasatuko dira istriborretik ababorrera.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 203. orr.

Brankak Golkoko Korronteko olatu berdexkak bortizki ebakitzen zituen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 41. orr.

Barandari oratuz joanen zara ababorretik brankarantz eta han iluntasunak ankerki geldituko zaitu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 165. orr.

Arraun bakarrari eraginez brankatik lehorrera begira jarri eta esan zigun: [...].  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 191. orr.

Marinelak, untzitik ihes egin nahirik, txalupa uretara eraisten ari ziren, aingurak brankatik botatzeko aitzakiaz.  Elizen arteko biblia   Eg 27,30

Iritsi, zodiac-aren branka harkaitzen kontra jarri eta Rosari soka bat bota genion.  Berria - Harian   2005-06-10

Galeoiaren brankan, lema eskuan, emakume bat zegoen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 56. orr.

Mutilaren begitarte meheak [...] aurrera zegien atergabe, neskaren aurpegirantz, bapore baten branka irudi.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 199. orr.

Branka izotzetan bezala, hezurren joskuran jo izan balio bezala sartu zen pala gure zentinelaren buruan trebes.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 45. orr.

Noraren aitak gorputzaren erdia kareletik kanpora atera, eta burua jiratu zuen brankaren aldera.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 102. orr.

Gondolen brankaren forma.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 198. orr.

Lemako lokarriak lasaitu zituzten eta, brankako oihala haizeari emanik, hondartzarantz abiatu ziren.  Elizen arteko biblia   Eg 27,40

Brankako zapia oilalokaren paparra bezala puztu zen arte.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 129. orr.

Zubiaren aurrealdera iritsi eta brankako gazteluaren eskaileran gora zihoala, norbait hizketan sumatu zuen handik hurbil.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 114. orr.

Ontziaren brankako gela eta makinetakoa ikertu zituzten urpekariek.  Berria - Ekonomia   2004-11-21

Eraitsirik zituen hiru mastak, husturik gain-bizkarra, erauzirik lema eta, hara, brankako maskaratzarra ere falta zuela ohartu nintzen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 365. orr.

Brankako txapitelaren goian gelditu da, nola ezean, itsasoaren hondoraino doazela diruditen burdinazko uztaiei beha.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 239. orr.

Bi txirrika handi ikusi zituen masta nagusitik brankako trinketera lotutako soketatik zintzilik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 156. orr.

Luze-luze etzan nintzen ontzian, brankako karel estuaren kontra oinak ipini, eta, eskuekin, masta nagusiaren oinarritik gertu zegoen burdinazko uztai bati heldu nion.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 68. orr.

Brankako karelpean letra larriz idatzita dagoen izena irakurtzen saiatzen dira, Ainhoa.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 22. orr.

Soka lodi biren muturrak luzatu zituzten eta, haietako bat txanelaren brankako eraztunean lot nezan agindu zidan, keinu mutuan, berak txopakoan egin nahi zuena egin nezan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 401. orr.

Txopa aldean jo zuen, instantean jarri zen brankaz gora zamako zaharra.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 79. orr.

Branka erreka aldera jarri eta palada gutxitan heldu ginen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 462. orr.

Karrika nagusiaren suge buztana amaitzen den horretan bertan hasiera duen bokalerako mendibideari branka emanez.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 131. orr.

2 (izenondoekin)

Uhin berdeak apar bihurtzen ziren ferryaren branka biribilaren azpian.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 346. orr.

Itsasontzi espainiarra ondo-ondotik iragan zitzaion, ur-aparrak aireratuz, branka landu dotorea erakutsiz.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 56. orr.

Itsasontzi itxura zuen oheak; haren branka tente eta fina leihorantz nabigatzen ari zela zirudien.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 448. orr.

Munstro goibelaren branka alimalea hasi zen errapuski mugitzen eta itzultzen.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 145. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Andreas branka-muturrean zegoen, hankak itsasorantz zintzilik eta Norari bizkar biluzia emanda.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 128. orr.

Branka alboetako kroskoa zeharo herdoilduta zegoen, baina irakurria zuen, edo imajinatua, ontziaren izena, Esmirna.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 243. orr.

Branka-irudi denen artean koroadun sagua zeukana [...] huraxe egin baitzitzaidan deigarri.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 76. orr.

Enbarkazioak ura branka bularraz jo eta erdibituko du.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 158. orr.

Prestige ontziaren branka zatiko biltegietan 13.089 tona fuel-oil hondoratu ziren.  Berria - Gaiak   2004-09-04

4 irud/hed

Oztopoak gainditutakoan, beti jartzen zen karabanaren branka oasirako bidea erakusten zuen argizagiari begira.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 107. orr.

Eta orduan, guardiek popatik emaiten zietek bezeroei, bezeroek putei brankatik emaiteagatik...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 494. orr.

5 branka alde (orobat brankalde g.er.) brankaren aldea.

Eta ibili ere, branka aldean, karelaren goian zabal, erakunde horren izena daroan ohola ipinita ibiliko da ontzia.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 154. orr.

Ainhoa irakur zitekeen ontziaren branka aldean, hizki larri eta barrokoz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 131. orr.

Han, branka aldeko gazteluan baziren emakumezko batzuk elkarrekin batera.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 244. orr.

Itzulerdi egin du Bittorrek branka aldera.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 109. orr.

Branka aldetik hurbiltzean izena irakurriko duzu albo batean: [...].  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 377. orr.

Aparailuak bizkor bildu, aldi berean branka aldetik beste aingura bat larga eta, behingoan, lehorrera bidali zuen txaneltxo bat, popako kriseilua isioturik zeramala  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 50. orr.

6 branka haga (orobat brankaga g.er.)

Santesteban ontziko branka-hagan behera soka bat luzatu zuten, zurubia igotzeko.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 398. orr.

San Salvador-eko branka-hagan behera soka lodi biren muturrak luzatu zituzten eta, haietako bat txanelaren brankako eraztunean lot nezan agindu zidan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 401. orr.

Santesteban-ek branka-hagan iltzaturik zeukan maskarari erreparatu nion.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 401. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baten branka (3); branka aldean (12); branka aldeko (3); branka aldera (3); branka eta (3); branka hagan (3); du branka (3); eta branka (5); hondarribiko branka (4); ontziaren branka (3); zuen branka (4)

brankako gazteluaren (3); brankako saihetsean (3)

eta brankan (3)

brankara joan (3); txopatik brankara (5)

brankatik txopara (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus