Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

boxeolari (ETCn 1.161 agerraldi; orobat boxealari ETCn 54 agerraldi) 1 iz boxeoan aritzen den kirolaria.

Nire mende zegoen, jasotako zigorraren ondoren borroka geldi dadin eskatzeko ezaguera eta energiarik ere ez duten boxeolari horietako bat bezala.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 392. orr.

Beharbada zurbil eta mutu geratuko zitzaidan, crochet batek jotako boxeolaria bezala.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 76. orr.

Denok izan gaituk noizbait Beau Jack boxeolaria, bere egunak zapatak garbitzen bukatu zituena.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 75. orr.

Uzkudun! Ez al dakik boxeolari izan aurretik gu bezala ibili zela, aizkorarekin basoan?  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 215. orr.

Bosgarren roundean, laguntzaileek boxeolarien izerdia kentzeko txanpaina botila bat ireki eta bizkarrean eta bularrean behera isuri zieten biei txanpaina.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 65. orr.

Jendea boxeolariei xaxaka, oihuka, txakur amorratu eta odolgosetuen arteko borroketan bezala, aurkaria akabatzeko eske.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 105. orr.

Aulki ñimiñoan eserita zegoen AEBetako presidentea, nola egoten den atsedenaldian boxeolaria kornerrean managerrak eskainitako inbutuan odol-listu eta lerde-aparrak tu egiten.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 111. orr.

Gizajoa Leslie Bird porto-edalea, gizajoa Gil Morris txikia, arrasto beltz bat margotuz betazpietan markatzen baitzuen larunbatero bere nasaikeria, han ikusiko banindute, paretetan boxeolarien argazkiak erdi erorka zituen gela ilun, mixerable hartan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 190. orr.

Boxeolarien entrenatzailea ematen zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 496. orr.

Ederrak dira boxeolarien kategoria ezberdinak adierazteko erabiltzen diren deiturak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 157. orr.

Boxeolari ibili zen Madrilen, eta izen handiko borrokalariren batekin egina izan behar zuen borrokan.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 20. orr.

Baztertuak, zapalduak, munduak ahaztu dituenak hartzen ditu aintzat: etorkinak, prostitutak, arloteak, heroinazaleak, boxeolariak.  Berria - Kultura   2004-07-24

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ibar Ezkerreko boxeolari gazte eta etorkizun handikoek osatuko dituzte soirée honetako beste borrokaldiak.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 54. orr.

Obaba inguruan jaiotako boxeolari ospetsu bat zen Paulino Uzkudun.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 114. orr.

Zestaoko Candido Ibar zesta-puntalari ohiaren semea da, eta Urtain boxeolari famatuaren iloba.  Herria   2005-10-20

Oteiza boxeolari zapuztua herriko aurrena izan zen soldadutza LegiÛn Extranjera-n egiten.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 208. orr.

Horixe adierazten du boxeolari amateur gisa izan zuen ibilbideak: 75 borrokatatik 71 irabazi zituen.  Berria - Harian   2006-03-25

Orduko denboran oso argi neukan boxeolari profesionala izan nahi nuela.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 99. orr.

Willy, boxeolari izandakoa.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 15. orr.

Hala bihurtu nintzen boxeolari subjektibo.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 12. orr.

Gogorregia gertatzen zait irudi hori, boxeolari galtzailearena: bere gorputz sendo eta gihartsuak trapuzkoa dirudiela, konorterik gabe jada, errendituta.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 392. orr.

Egun hartako saioan guztiak oilar pisuko boxeolariak ziren.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 156. orr.

Bihotz oneko boxeolariaren aurpegia zeukan.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 36. orr.

Lolo zaharra, patu txarreko boxeolari izandakoa eta orduan bertako garbitzaile eta denetariko morroi zurruteroa.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 15. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Beste gizonak boxeolari sudurra zuen eta kokots irtena, bizarrak gorritua.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 113. orr.

Boxeolari itxura zeukala esaten zioten.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 82. orr.

Charlyk gibelera zuzendutako ukabilkada baten hista eginez agurtu ninduen, boxeolari plantan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 135. orr.

-Tomek kai azpian pasatzen ditik igandeak -esan zuen samintasunez boxeolari aurpegiko gizonak-.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 118. orr.

Egunkari guztietan agertu zen zuri-beltzean, boxeolari galtzak ziruditen haiekin.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 82. orr.

Haren boxeolari-sona zabaltzen hasi zelarik, ordea, inork ez jakin nola, baina dena utzi, eta Comillasko apaizgaitegian sartu zen, nirekin batera.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 20. orr.

4 (izenondo gisa)

Zapatari anarkista baten seme boxeolaria.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 102. orr.

Inoiz, Arena giltzatu ostean, Arthur Cravan poeta boxeolariarekin mozkortzen nintzen ondoko satorzulo zikin batean.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 13. orr.

Uda guztietan bere herrira iristen zen zirkuko kanguro boxeolaria.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 66. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

boxeolari bat (3); boxeolari baten (5); boxeolari itxura (6); boxeolari ohia (3); boxeolari profesional (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus