Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Enrike Galarza anaiaren botilero izanen da, Bigarren Mailako Manomanistaren finalean. Berria - Kirola 2004-05-13
Pilotaria oso tentuz mintzatu da, «oinazea» eta «kezka» behin eta berriz aipatu ditu, baina Urzainki bere botileroaren adierazpenek hankaz gora jarri dizkiote argudio guztiak. Berria - Harian 2005-06-05
Ikusle eta epaile izan genuen gure arteko partidan, baita bataren nahiz bestearen botilero ere, oso herabe eta hitz gutxikoa izanagatik ere aholkuak eman baitzizkigun, eta amaitu genuenean Lauaxetarekin jokatu nahi izan zuen. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 72. orr.
Leitzarra bere botilero Josu Irigoienekin kantxaratu zen. Berria - Kirola 2004-12-24
Arturo Arbizu bere botileroarekin entrenatu zen Iruñeko Labrit frontoian. Berria - Kirola 2004-04-07
Botileroaren lana huts txikiak zuzentzea da, ezer gutxi gehiago egin dezake. Berria - Kirola 2006-03-18
Pilotariek estimatzen dute, eta bera gustura aritzen da botilero. Berria - Kirola 2006-03-18
Enpresan botilero lanak primeran beteko lituzkeen jende asko dago. Berria - Kirola 2006-03-18