Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sekula behartsuaren etxola bisitatzera jaisten ez diren gizon aberats eta boteretsuek. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 81. orr.
Gure herriak bat egin behar du etsai boteretsu bat gainditzeko, eta zeuk gidatuko duzu. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 152. orr.
Richelieuren begikoa izan zen eta Luis XIII.aren kutuna, baina kardinal boteretsuarekin liskartu zen eta konspirazio bat antolatu zuen haren aurka. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 117. orr.
Zu baino azti boteretsuagoa naizela erakutsiko dizut! Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 180. orr.
Gerla garaian ustelak bezain boteretsuak izan ziren jendeek beren bizia segitzen zuten deus gertatu ez balitz bezala. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 189. orr.
1885ean, Berlingo Batzarrean, europar herrialde boteretsuenen artean kontinentea nola banatu erabaki zen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 52. orr.
Itsasoko nagusitasuna zuten herrialdeek garaitu zituzten kontinenteko herri boteretsuak (Espainia, Frantzia, Alemania; gaur egun, aireko nagusitasuna dutenak izaten dira garaile). Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 48. orr.
Automobilen makinerian espezialista izanik, poz-pozik onartu zuen arlo horretako enpresa boteretsuenaren eskaintza, Mercedes Benzena. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 33. orr.
Islamaren balioen zaindari boteretsuena izango da bizi bitartean. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 127. orr.
Han, Jaun Iluna armada boteretsuak biltzen ari zen presaka, Mendebaldeko Kapitainen aurrean jartzeko. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 252. orr.
-Egizue nahi beste barre -esan zuen, duintasun apur bat erakutsi nahian-, baina nire magia boteretsuari esker oraintxe bertan sendatu dut orkatila, inongo ukendurik erabili gabe. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 15. orr.
Irribarre limuriak eskaintzen dizkizute, eta zure borondatea osorik irentsi nahi luketen begirada boteretsuak. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 183. orr.
Argudio boteretsua, ziurrenik, sorginarentzat. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 15. orr.
Ideiak, irudiak, herdoildu egiten dira, gauza fisikoak balira bezala, ez dute luzaro irauten esamolde boteretsuen bizkarrean ondo eta tenkor itsasten ez badira. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 49. orr.
Dozena bat lerro boteretsu idaztea baino ez nuen behar. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 172. orr.
Baliteke zure hirian egotea halako egitura boteretsu eta ikaragarri bat, zeinaren existentzia mentala bera zure buruko arkitekturaren parte bihur litekeen. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 95. orr.
Doitasun handiko irudiak ematen dituen erresonantzia magnetikoa, eta software boteretsua darabilen eskanerra. Berria - Gaiak 2006-03-08
Harresi boteretsua hondar eginda erori zen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 280. orr.
Intentzio gaiztoen sorrera boteretsua saihets dezakeen sinesmena. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 277. orr.
Makurtu egin zen bere ipurtalde boteretsua erakutsiz, katamarran hurbildu zitzaidan benetako felino baten gisa. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 68. orr.
Makurtu egin zen bere ipurtalde boteretsua erakutsiz, katamarran hurbildu zitzaidan benetako felino baten gisa. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 68. orr.
Boteretsuak maiz begi kolpe ona. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 116. orr.
Lehen korrupzioa boterean zegoen, boteretsuak legeak bere mesederako erabiltzen zituen. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 141. orr.
Boteretsuei, boterea galtzen dutenean, askok mendekuz kalte egin ohi die. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 159. orr.
Hauek ez dira aberatsen eta boteretsuen aurkako eraso terroristak izan; londrestar arrunt eta langile klasekoei zuzenduak izan dira. Berria - Harian 2005-07-08
Denen indarrak bilduz geroz, iharduki dezakete menturaz tipiek eta gutiek boteretsuen oldarrari. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 45. orr.
Burjesen kontra, boteretsuen kontra, denen aurka kantatzen zuen, bere baitan zituen sendimenduak kanporatuz. Herria 2002-12-26
Esklabo berria otzana izaten da boteretsuekin, zuria goian dauzkanekin, koldarra indartsuagoekin. Pako Aristi «Note book», 2005 - 103. orr.
Eliza boteretsuekin uztartuta ikusten omen dute ia beti. Berria - Harian 2006-04-06
Baztertuta sentitzen direnak oligarkak dira orain, Venezuelako boteretsuenen seme-alaba aurpegi zuridunak. Berria - Mundua 2004-08-22
Amaiak Mariorekin hitz egin zuen, salatariek salatzeko erabiltzen dituzten ñabardura guztiekin, ñabardurarik txikiena puztuz, eta, bide batez, irabazlearen, boteretsuaren konfiantza irabaziz. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 111. orr.
Boteretsu sentitzen da gizona, badaki jende hau guztia bere borondatearen menpe dagoela. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 161. orr.
Abandoibarran boteretsu altxatu zaigun titaniozko ilargiaren profezia dirudi. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 18. orr.
Fionnen ondoan esku bat agertu zen Birgha ezpatari, distiratsu eta boteretsu, oratzen ziola, baina bere eskua zela ikusi eta bertan askatu zuen, izuak eraginda. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 150. orr.
Hain segur, bere burua gora ikusten zuen, jendalde baten nagusi, boteretsu. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 154. orr.
Haurdun egon izan direnetan, oso boteretsu sentitzen direla aitortu izan dit ama batek baino gehiagok. Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 24. orr.
Orduan ni, aitaren altzoan eta eskuak bolantean, boteretsu eta aske sentitzen nintzen. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 159. orr.
boteretsu bat (7); boteretsu baten (3); boteretsu bihurtu (4); boteretsu eta (18); boteretsu sentitzen (4); eta boteretsu (9)
boteretsua da (4); eta boteretsua (8); gizon boteretsua (3); hain boteretsua (5)
boteretsuak dira (3); talde boteretsuak (4)