Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nik ez dut dudarik gizaki arruntek erakusten dietela jokabide gizatiarra gizaki jakintsu eta boteredunei. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 68. orr.
Orain arte, ikuskizunaren protagonista nagusiak direnek ez dute parte hartu erabakiak hartzen diren erakunde boteredunetan. Berria - Kirola 2006-02-14
Garbi dago botereak, denik txikiena izanik ere, bidegabekeriarako bidea errazten diola beti boteredunari. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 59. orr.
Ttipiek eta xumeek dutela gerla jasaiten, haundiek eta boteredun guziek baino gehiago. Herria 2003-03-13
Lekuko boteredunak aldaketa hori baliatuko du guztia kontrolatzeko. Berria - Kultura 2004-12-03
Ororen buru ondorioak argi dira: paradisua boteredunentzat bertan, eta behartsuentzat hil ondoko gero hipotetikoan. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 76. orr.
Boteredunen pozbide eta segurtasuna galdurik, zoritxarrez eta mehatxu guztiez inguratutako bizitza baten jabe izatera igaro nintzen oso egun gutxiren buruan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 180. orr.