Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
botaldi (ETCn 50 agerraldi; orobat botaaldi g.er.) iz botatzen den aldia.
Zarbo ergelak segituan hurbiltzen dira eta Axenariok bat ateratzen du pitaren botaldi bakoitzeko. Nik botaldi haiei neurria hartuta nien, askaria beti leihotik bota izan baitzigun umetan ere, eta airean heldu nuen poltsa. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 113. orr.
Ez da onartzen eginak diren bi botaldik eraginik izan dezaketela etorkizunean baino existitzen ez diren botaldien gainean. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 191. orr.
Ondoez arin bati egotzi zion botaldia, digestio txarren bati. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 63. orr.