Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bostehun lagun inguru bildu ziren ostiral gauean Palladiumera, Creaming My Jeans taldearen kontzertura. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 31. orr.
Gero bostehun anaiek baino gehiagok ikusi zuten batera. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 181. orr.
Bake prozesua berandu baino lehen abiatu dadila eskatu dute mila eta bostehun herritar inguruk. Berria - Euskal Herria 2006-03-19
Uharte bakoitzak mila eta bostehun errefuxiaturentzat lekua du. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 52. orr.
Presa-presaka bostehun txartel enkargatu nituen nire izen mailegatuarekin. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 111. orr.
Bi minutuan osatzen zituen bostehun zatiko puzzleak umetan. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 209. orr.
Bostehun folioko zorro marroia zen. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 225. orr.
Bost mila oinezko ziren gutxienez eta bostehun zaldizko. Elizen arteko biblia 2 M 12,10
Trukean hamar mila libera (mila eta bostehun euro, gutxi gorabehera) liburuko. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 12. orr.
-Hemen dituzu bostehun dolarrak, "gigolo". Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 117. orr.
Logelara joan eta bostehun liberak eman zizkion. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 366. orr.
Garesti dago Londres zeharo, ia bostehun pezetan (hiru eurotan) metroko billete soila. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 47. orr.
Zin egiten diat mila eta bostehun errubloan erosi nuela, eta berrehun errubloan utziko diat. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 123. orr.
Seiehun tonelada inguru brontze eta hiru mila eta bostehun tonelada burdina eman zuten. Elizen arteko biblia 1 Kro 29,7
Ziotenez, Txitxikovek bostehun mila baino gehiago bildu zituen, lankidea baino erneagoa zen eta. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 344. orr.
Mila eta bostehun verstako bidea gelditzen zitzaion oraindik Irkutskeraino. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 224. orr.
Orduko bostehun eta hogeita hamar kilometroko lastertasunean. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 64. orr.
Mila eta bostehundik gora lagun bildu ziren Barañainen atzo Karmele Solagurenen heriotza salatzeko. Berria - Euskal Herria 2004-12-11
Bostehundik gora afiliaturen aurrean. Berria - Euskal Herria 2006-03-21
Txinpart sorta handiak ihesi zihoazen guztiz sutan zeuden etxe haietatik, eta, kearen kiribilen artetik, zeruan gora egiten zuten bostehun-seiehun oineko garaiera bateraino. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 407. orr.
Jauregitik laurehun-bostehun bat urratserat zeudenak, Urbiaingo senar-emazte bikote batzuen -hiru familia orotarat- ardurapean. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 30. orr.
Gurean badira gizaki argiak [...] zeinak ez baitira berdin mintzatzen hirurehun arima dituen lurjabearekin eta bostehun dituenarenekin. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 78. orr.
Eta gero jakin diagu han hil zituzten mila eta bostehunak, nire familiakoak tartean, probaketa batean hil zituztela. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 362. orr.
Pepponek bostehun gehiago eskaini dizkionez gero, Pepponeren proposamena onartu du. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 154. orr.
Har itzak heure bostehunak eta emaidak ura! Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 192. orr.
Beren gogoz hildakoen jendetza hori nerabilen gogoan: zortzi mila eta bostehundik gora urte batean. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 373. orr.
Arropa dendak gutxienez berrogeita hamar egongo dira eta tabernak, berriz, auskalo, bostehun edo. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 138. orr.
Bostehun inguru ziren lokatzaren azpian gelditu ziren etxebizitzak. Berria - Mundua 2006-02-18
Ez dut erantzungo, harik eta bostehun kontatu arte. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 75. orr.
Baldin eta bostehunera iristerako deitu ez badit, orduan nik deituko diot. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 83. orr.
Agian, bostehunera arte kontatzen hasiko banintz, bosnaka, telefonoak jo egingo luke azkenerako. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 75. orr.
Ez daki jackak zer diren, ezta bostehunean jokatzen ere. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 156. orr.
Bostehun arte zenbatu, komuneko tapa itxi eta bertan jarri zen. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 256. orr.
Finala atzo izan zen, Doneztebeko Bordatxo dantzalekuan, bostehun bat lagun entzule zirela. Berria - Kultura 2004-11-28
Sestaoko Navaleko bostehun bat langilek lan zama eske Bilbon egindako manifestazioan parte hartu zuen Asporosak atzo goizean. Berria - Ekonomia 2004-06-11
bostehun bat manifestatzaile ibili dira karriketan holakoen eta sobietar denborako errepresioen kontra manifestatuz. Herria 2005-11-03
Garbi dago laster ia dena Interneten bidez salduko dugula, eta bostehun bat kopia bildumazaleentzat edo aterako ditugula. Berria - Kultura 2006-03-25
Bostehun bat metrora zegoela, "ziaboga harrigarria" egin zuen eta ziztu bizian desagertu. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 46. orr.
Hondartzak bostehun bat metroko luzera doia zuen. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 105. orr.
Wallersteinek proposatu zuen mundu-ekonomia kapitalistaren ikusmoldeak, aldiz, europar mundu-ekonomiaren ezaugarri bereziak definitzen ditu; bostehun bat urtean, mundu mailako ekonomia bihurtu den horrenak. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 45. orr.
Mila lantza abiatu ziren gauean; eta beste bostehun bat gelditzen ziren oraindik erregea eskoltatzeko. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 54. orr.
Berorren gorentasunak dakienez, bostehun bat dira hiri honetan. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 421. orr.
Salvenachek bostehunen bat lagun edo zuen. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 84. orr.
Iruñeko Udal Plazan bildurik bostehunen bat lagunek kalejira egin zuten Sarasate Pasealekuraino. Berria - Euskal Herria 2004-12-04
Bostehunen bat orritan sartzen da [...] autoritatezko argumentuz ("Halakok dioenez") mozorrotutako umekeria pedantez mamitua dago tesi guztiak bezalaxe. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 102. orr.
Herria, bostehunen bat arimakoa garai hartan, Castelvecchioko mendietan dago, Pistoiako probintzia. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 161. orr.
Bostehunen bat aldiz goiz batean. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 98. orr.
Bostehunen bat metrotan konpondu zuten harresia Zabortegiko ateraino. Elizen arteko biblia Ne 3,13
Eztabaida horretan bostehunen bat mila hil dituzte, eta gaia ez da oraindik argitu. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 113. orr.
azken bostehun (3); beste bostehun (10); beste bostehun metro (3)
bostehun arte (3); bostehun bat (21); bostehun dolar (4); bostehun dolarreko (3); bostehun dolarretik (3); bostehun errublo (3); bostehun eta (22); bostehun eta hirurogeita (4); bostehun eta hogeita (4); bostehun gizaseme (4); bostehun gizon (7); bostehun inguru (3); bostehun kilo (3); bostehun lagun (6); bostehun lagun inguruk (3); bostehun libera (9); bostehun librako (3); bostehun metro (16); bostehun metro gorago (3); bostehun metro neurtu (4); bostehun mila (14); bostehun pertsona (3); bostehun pezeta (4); bostehun urte (15); bostehun urte lehenago (4); bostehun urteko (4); bostehun urtez (4); bostehun zaldizko (3); duela bostehun (4); edo bostehun (4); eta bostehun (63); eta bostehun bat (8); eta bostehun dolar (3); eta bostehun libera (5); eta bostehun zaldizko (3); hirian bostehun (3); ia bostehun (4); mila bostehun (4); mila eta bostehun (45); orduko bostehun eta (3); susa hirian bostehun (3)
bostehundik gora (7); eta bostehundik (3); eta bostehundik gora (3); mila eta bostehundik (3)
bostehunen bat (16); bostehunen bat metro (3)