Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
bosnaka (orobat bostnaka g.er.) adlag bosnako multzoetan.
Presoak bosnaka pasatzen ziren kontrol zorrotz hartarik. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 131. orr.
Bagoira sarrarazten gaituzte bosnaka, kondatzen behin eta bietan. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 36. orr.
Bostehun arte kontatuko dut, bosnaka. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 190. orr.
Ikusiak zituen Venezian eta Genovan, merkatari holandarrak bizi ziren karriketan ere, hango eliz atari eta jauregietan hirunaka, launaka, bosnaka, seinaka, zazpinaka halako tresnaz musika joka, jendearen erremusina eskatuz trukean. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 32. orr.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)
presoak bosnaka (3)