Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bakoitzak bosna pezta eman zidan, eta ni pozik eta haiek ere bai. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 48. orr.
Edmeak orduan populua aztertzen zuen: aho bat, sabel bat eta pistolak kilikatzeko bosna behatz baizik ez zituen itxuratu. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 270. orr.
Alderdi errepublikano eta demokratako bosna kidek osatzen dute batzordea. Berria - Mundua 2004-04-30
Bosna mila euroko isunarekin. Herria 2005-04-28
Emanaldiaren amaiera aldera, bizkarrean behera bosna litroko bi moskatel garrafoi isurtzen zituen drag-queen biluzi baten funtzioa eten zuen gure Hans maiteak. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 149. orr.
Bosna minutuko txanda bana egin ondoren. Berria - Kirola 2004-05-14
Hiru bideo ziren, bosna minutukoak. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 146. orr.
Besteei bosna urtera jaitsi diete kondena. Berria - Kultura 2004-11-14
Hogei apalek estaltzen dituzte, bosna apal luze aldeko, bi ez beste alde guztiak. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 57. orr.
Santutegirako olibo-zurezko hegadun izaki bi egin zituen, bosna metro luzekoak. Elizen arteko biblia 1 Erg 6,23
Den-denak erosiko dizkizut bosna zentabotan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 157. orr.
Hauxe bera egiten zuen gero etxekoandreak oiloaren hegapean arrautzak ezarri orduko, bosna argizari ttantta. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 135. orr.
Industria-iraultzatik kanpo geratu zirenek, beraz, jendeztatu zuten "Mundu Berria": Estatu Batuak aurrenik (hogeita bederatzi milioi etorkin 1861 eta 1920 artean), eta Kanada, Argentina, Brasil (hiru-bosna milioi etorkin), Australia eta Zeelanda Berria (bat-bina milioi etorkin) gero. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 54. orr.
Bata zein bestea, etorri ederrekoak, hiru bertso eskatuta ere, bosna edo seina bota arte aise aseko ez zirenak. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 159. orr.
Ikus dezagun... bost puntu Gryffindorrentzat boggartari aurre egin dion pertsona bakoitzeko... hamar Nevilleren izenean bi aldiz egin duelako... eta bosna Hermioneren eta Harryren izenean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 115. orr.
24 jardunaldietan Realak 30 gol sartu ditu: Nihatek bederatzi, Kovacevic eta Karpinek bosna, De Paulak lau, Gabilondo eta Xabi Alonsok bina, eta Jauregi eta De Pedrok bana. Berria - Kirola 2004-02-18
Charliek gurekin erdibanatu zituen, bosna bakoitzarentzat, eta beste bost Big Joerentzat. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 58. orr.
Launa eta bosna berdindu zuten, eta hortik aurrera tartea ireki zuten atzoko irabazleek. Berria - Kirola 2004-01-21
bosna berdindu (3); bosna partida (5); bosna partida jokatu (4); bosna urteko (4); eta bosna (7); hogeita bosna (3)